Agenda

WindEurope Annual Event 2022: energia eolikoa Europan

windrade

Eguna

2022ko apirilaren 5a - 2022ko apirilaren 7a

Lekua

Barakaldo (Bizkaia)

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

WindEurope 2022n, sektore eolikorako ditugun soluzio teknologikoak aurkeztuko ditugu

Haize-energiaren Europako elkarteak WindEurope Annual Event 2022 egingo du Bilbon. Sektorean erreferentzia den azoka eta biltzar bat, lurreko eta itsasoko haize-energiaren azken erronkak jorratuko dituena eta Europako industria adierazgarrieneko 350 erakusketari baino gehiago izango dituena. Esperientziak partekatzeko foro bat izango da, harremanak ezartzeko eta industria eolikoak etorkizun deskarbonizatua eskaintzeko duen aukera ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

TECNALIAk parte hartuko du foro horretan, eta kostuak murriztu eta energia eolikoaren jasangarritasuna balio-kate osoan handitzearren industriarekin lankidetzan garatzen dituen soluzio teknologikoak erakutsiko ditu.

  • Offshore sistemetarako soluzioak
  • Integrazio energetikoa sare adimendunetan eta energia-metaketa
  • O&Mrako digitalizazioa eta prozesuen hobekuntza
  • Material berritzaileak
  • Ekonomia zirkularra energia eolikoaren industrian

Energia eolikoa, deskarbonizazioa eta kalitatezko enplegua

Industria eolikoak kalitatezko 300.000 enplegu sortu ditu, eta 37.000 milioi euroko ekarpena egiten dio EBko BPGari. Turbina berri bakoitzak batez beste 10 milioi euroko jarduera ekonomikoa sortzen du.

  • Energia eolikoak, gaur egun, Europako elektrizitate-eskariaren % 16ri erantzuten dio. Europako Batzordeak uste du 2050ean energia elektrikoaren erdia eolikoa izango dela, eta gaur egungo 220 GW-eko potentzia 1.300 GW izatera iritsiko dela. Horrek esan nahi du EBko itsasoko energia eolikoa 25 aldiz handiagoa izango dela.
  • Energia-sistema, garraioa, eraikuntza, industria eta beste sektore batzuk deskarbonizatzeko, energia berriztagarrien integrazio masiboa behar da. Energia horiek elektrifikatzen zailak diren sektoreen zuzeneko elektrifikazioa eta deskarbonizazioa bultzatzen dituzte, eramaile energetikoen bidez; adibidez, hidrogeno berdearen bidez.

Bilbao Exhibition Centre

Bisitatu gaitzazu 1-D22 standean!