Agenda

Zibererasoak Euskadin: egoera, eragina eta konponbidea

Ciberseguridad_Euskadi_Tecnalia

Eguna

2023ko uztailaren 7a

Lekua

Garaia Enpresa Digitala. Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate

Ordua

9:00 am - 12:00 pm

Prezioa

Doan

Jardunaldia: Zibererasoak Euskadin; egoera, eragina eta konponbidea

Enpresen % 50ek baino gehiagok jasan dituzte zibererasoak, azken inkesten arabera

Zibersegurtasunari buruzko Euskadiko ikerketa berri batean ikusi denez, enpresen erdiek baino gehiagok jasan dituzte zibererasoak. Gainera, erasoa jasandako erakunde horien % 64k erreskate bat ordaindu zuten ransomware-eraso baten ondoren, beren sistema eta datuetarako sarbidea berreskuratu nahian. Dena den, harrigarria badirudi ere, ordaindu zuten enpresen ia erdiek (% 47) beste zibereraso bat jasan zuten.

Egoera kezkagarri horren aurrean, Euskadiko zuzendari eta arduradun informatikoek onartu dute premiazko neurriak hartu behar direla eta aurre egin behar zaiola zibererasoen mehatxu gero eta handiagoari.

Egungo errealitatearen konplexutasunaz eta larritasunaz jabetuta, zenbait erakundek indarrak batu dituzte "Zibererasoak Euskadin: egoera, eragina eta konponbidea" jardunaldia antolatzeko.

Zibersegurtasunaren garrantzia

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI), Basque Cybersecurity Centre, Segurtasuneko Profesionalen Euskal Elkartea (AVPS) eta Euskadiko Segurtasun Institutua (ISEA) dira ekitaldi honen arduradunak. Segurtasun zibernetikoko adituak, gobernu-ordezkariak eta enpresa-sektoreko profesionalak elkartuko dituzte, eskualdeko zibererasoen egungo egoera aztertzeko.

  • Jardunaldiaren helburu nagusia zera da, zibersegurtasunaren garrantziaz jabetzea eta parte hartzen duten eragileen arteko lankidetza sustatzea.
  • Parte-hartzaileek zibererasoei aurrea hartzeko, antzemateko eta erantzuteko jardunbide egokiei buruz eztabaidatuko dute, baita Euskadiko enpresak eta erakundeak babesteko beharrezkoak diren konponketa-estrategiei buruz ere.
  • Segurtasun zibernetikoko adituak batzartuko dira, hitzaldien bidez beren jakintza eta esperientzia partekatzeko.
  • Iván Gutiérrez gure lankide eta Cybersecurity Senior Researcher ikertzaileak hitzaldi hau emango du Auditorioko 2. Taldean, Udalaitz 2 aretoan: "Zibererasoetako joera teknologikoen bilakaera eta sortzen ari diren erronkak lantzen".

Babestu zure erakundeak etorkizuneko zibererasoetatik

Zibererasoak gero eta mehatxu handiagoak eta sofistikatuagoak bihurtu diren une honetan, jardunaldi honek defentsak sendotzeko eta haiei lotutako arriskuak arintzeko tresnak eta ezagutzak emango dizkie parte-hartzaileei.

Espero da zuzendari eta arduradun informatikoek, jardunaldia amaitzean, hobeto ulertzea gaur egungo egoera eta ideiak argi izatea erakundeak etorkizuneko zibererasoetatik babesteko.

Zibererasoen agenda Euskadin

 

Garaia Enpresa Digitala

Hartu lekua!