CiberIndustrial: industria zibersegurua sustatzen duen foroa
Eragileek soluzio industrialak (ekoizpen-prozesua, produktua eta serbitizazioa) segurtatzeko bidean garatutako soluzioak eta jardunbide egokiak partekatzen diren gunea.
Enpresen arteko topagune honek lankidetza-aukerak identifikatu nahi ditu, arrakasta-kasuak analizatuz, ezagutza eta merkatuan aplikatutako teknologiak transferituz eta enpresen arteko lankidetzaren ondorioz sortzen diren beharrak eta negozio-aukerak identifikatuz.
Norentzat da?
- Automozioaren sektoreko erakundeetako zuzendariak eta profesionalak, beren prozesu, produktu edo zerbitzuen aldaketan eta eraldaketan aktibo dabiltzanak eta, esperientziak partekatuz, beren garapenean lagunduko duten soluzio eta aliatu estrategikoen segurtasuna bermatzeko soluzioak nahi dituztenak.
Cape Sparta kasua: nola integratu security eta safety arloetako estandar garrantzitsuenak ibilgailu konektatuentzat
- SPARTA kasu arrakastatsua azalduz parte hartuko du TECNALIAk.
- Ibilgailu konektatuen segurtasuna ebaluatzen eta hobetzen dihardugu; ibilgailu horiek modu autonomoan gidatzen dute platoon bat osatuta: ibilgailu-talde bat, erresistentzia aerodinamikoa, erregai-kontsumoa eta CO2-emisioak murriztearren bata bestetik oso hurbil zirkulatzen duten ibilgailuz osatua.
Antolatzaileak
- ACICAE eta Cybasque