Deskarbonizazio-estrategien eta -prozesuen inplementazioa bizkortzeko erronkak eragin positiboa du enpresen lehiakortasunean
ENARGI eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Saila lurraldeko enpresen deskarbonizazio-prozesuko transformazio-faktore garrantzitsuenei buruzko hausnarketa-prozesua egiten ari dira.
Helburua
Deskarbonizaziorako planak eta neurriak abian jartzea epe laburrean heldu beharreko mugarri bat da; izan ere, legeek eta erregelamenduek, finantza-sistemak eta balio- eta hornidura-kateen dinamikak gero eta presio handiagoa eragiten dute.
- Europako eta finantzen eremuko erregelamenduek arlo horretan zer eskatzen duten eta etorkizunean zer-nolako eragina izan dezaketen azalduko da. Halaber, hizpide izango da epe ertainean erakundeek zer eskakizun izango dituzten eta horrek zer eragin izango duen inbertsio-beharretan eta emaitzen kontuan.
- Arabako sektore ekonomikoen deskarbonizazioa bultzatzeko beharrak, erronkak eta aukerak aztertuko dira.
Nola lagundu diezazukegu deskarbonizazio-estrategian?
- Prozesuen, zerbitzuen eta, oro har, negozioaren garapenaren deskarbonizazioarekin lotutako konpromisoei eta erronkei aurre egiten lagunduko dizugu.
- Jarduketa-agertoki onenak hautatzeko erabaki aztertu eta objektibo bat hartzen lagunduko dizugu; gure oinarria gaur egungo teknologien eta garapenean daudenen azterketa da, bai eta haien prozesuen eta negozio-eredu berrien bilakaera potentzialaren azterketa ere.
Informazio gehiago: deskarbonizazio lehiakorra
- Ekonomian eta gizartean deskarbonizazio lehiakorra lortzeko estrategiak