Agenda

CO2-a atzemateari eta erabiltzeari loturiko aukera industrialak

Planta industrial

Eguna

2021ko maiatzaren 5a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 1:00 pm

Prezioa

Doan

Mende honetako erronka handienetako bat ekonomia deskarbonizatzea da, eta gure aliatu nagusietako bat, teknologia.

Industriari dagokionez, deskarbonizazio-estrategia bat baino gehiago daude: energia eta ekoizpena aldatzetik karbono dioxidoa aireratu beharrean hura atzeman eta aprobetxatzen duten industria-eredu berriak ezartzera.

CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko teknologiak (ingelesez, CCUS) dira CO2-a atzemateko nahiz atzemandako CO2-a balio erantsia duen produktu bihurtzeko industria-prozesuei dagozkienak. CO2-a iturri industrialetatik nahiz zuzenean airetik atzeman dezakete, eta CO2-a erabiliz erregai sintetikoak, produktu kimikoak nahiz eraikuntzako materialak sortu, besteak beste.

  • Webinar honetan, Espainiako industria petrokimikoetan, eraikuntzakoetan eta biomasa-instalazioetan CO2-a atzematearekin erlazionatutako ekimen industrial batzuk azalduko dira.
  • Atzemandako CO2 -a erabiltzeko aukera batzuk ere aurkeztuko dira: metanoaren eta metanolaren ekoizpena eta eraikuntzako materialen fabrikazioa.

Laguntzaileak

WEBINARRA

Gorde zure tokia!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:05 am

Ongietorria

10:05 am - 10:30 am

CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko teknologien egoera Espainian

CO2-aren Espainiako Plataforma Teknologikoa

10:30 am - 11:00 am

CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko soluzio teknologikoak

TECNALIA

11:00 am - 11:30 am

CO2-a atzemateko material eta prozesu berriak CO2-tik abiatuta metanoa eta metanola ekoiztea. Eraikuntzako materialen fabrikazioan CO2-a sartzea

LOWCO2 proiektua

11:30 am - 12:00 pm

Petronor-Repsolen CO2-a murrizteko plana: erronka handia martxan

Petronor

12:00 pm - 12:30 pm

CO2-a berreskuratzea eta berrerabiltzea: etorkizun jasangarria (Life CO2 Int Bio proiektua)

Karburo metalikoak

12:30 pm - 1:00 pm

Laburpena eta ondorioak. Agurra