Teknologia kuantikoek hamarkada honetako problemarik konplexuenak ebatz ditzakete
Azken urteotan teknologia kuantikoei eman zaien bultzada zientifiko eta teknologiko eskergak aurrerapen nabarmenak ekarri ditu. Aurrerapen esponentzial horien eta haien izaera disruptiboaren ondorioz, ezagutza-eremu hori interes bereziko gunea da industriarako. Gure gizartearen orkestrazio- eta optimizazio-sistemen sofistikazio eta konplikazio konputazionalaren maila gero eta handiagoa da, eta gero eta zailagoa da konputazio-hurbilketa klasiko hutsak baliatuz tratatzea.
Konputazio kuantikoa adimen artifizialean, optimizazioan eta zibersegurtasunean nagusitasuna lortzeko teknologia da. Teknologia horren gaitasun guztiak erabat zabaltzen direnean, bost bat urte barru, joko-arauak erabat aldatuko dira.
Erakundeek talentu konplexu eta bereziaren konbinazio bat garatu behar dute eragina duten aplikazioak sortzeko:teknologia konbentzionalekin —adibidez, adimen artifizialarekin— ikusi dugun bezala, trebatzeko eta finkatzeko denbora jarraitua behar da.
Lehiakortasuna, erantzukizun soziala eta ingurumenarekiko errespetua
Gure balio-proposamena, batetik, industria prestatzera bideratuta dago, bere gaitasun kuantikoekiko modu jasangarrian eboluziona dezan, eta, bestetik, teknologia kuantikoak dituzten aplikazioen hedapena bizkortzera, inpaktua lehenesteko eta arriskua minimizatzen laguntzeko.
#CybHERTalk-en webinarra, Women4Cyber Spainek antolatua
#CybHERTalk webinarrean, Esther Villar Rodríguez dokorearekin hitz egingo dugu; NEXT-Quantum Technologieseko zientzia-arduraduna da. Aditua da adimen artifizialeko, ikaskuntza azaleko eta ikaskuntza automatiko sakoneko ereduetan, pribatutasun-kontzientziadun ikaskuntza banatuko estrategietan, ikaskuntza federatua eta ikaskuntza indartua barne. Zenbait ekarpen egin ditu ikerketa-arlo horiei buruzko hitzaldietan eta aldizkarietako artikuluetan.
- Teknologia kuantikoak eta haien aplikazioak izango ditu hizpide Estherrek, Ana Isabel Ayerbe Fernández-Cuesta TECNALIAko CORES arloko zuzendaria lagun duela. WOMEN4CYBERen Zuzendaritza Batzordeko eta Europako Councileko kidea da Ana; ECSO Zibersegurtasuneko Europako Plataformaren organo kudeatzaileetako kidea da (Board of Directors), eta, besteak beste, aktiboki parte hartu du haren Ikerketa Estrategikoaren Agenda definitzen; eta BCSC (Basque Cybersecurity Center) erakundearen Batzorde Iraunkorreko kidea da. RENIC (Zibersegurtasunari buruzko Ikerketaren Bikaintasunaren Espainiako Sarea) erakundeko Batzorde Kudeatzaileko kide ere bada. Europako Batzordearekin eta Estatuko Ikerketa Agentziarekin elkarlanean aritu ohi da, proposamenak ebaluatzen eta proiektuak berrikusten. Horrez gain, "Advisory Group on Secure Societies" taldeko kide izan da H2020an, eta Zibersegurtasuneko 2019ko Estrategia Nazionala prestatzeko Adituen Batzordean parte hartu du berriki.