Agenda

Energyear H2 España: hidrogenoaren eta biometanoaren biltzarra

Congreso europeo de hidrógeno EHEC 2024

Eguna

2024ko apirilaren 11a

Lekua

Hotel Riu Plaza España | C. Gran Vía, 84, Centro, 28013 Madrid

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

TECNALIAk laguntzaile estrategiko gisa parte hartuko du Energyear H2-n, hidrogenoaren eta biometanoaren biltzarrean, non aztertuko baita Espainian energia garbi eta berriztagarriak duen etorkizuna

Energyear H2 España abangoardiako foroan, adituak, industriako liderrak, ikertzaileak eta erabaki-hartzaileak elkartzen dira klima-aldaketaren aurkako borrokan eta ekonomiaren deskarbonizazioan etorkizun handiena duten erregaietako biren aurrerapena eztabaidatu eta bultzatzeko: hidrogenoa eta biometanoa.

Jardunaldiaren aztergaiak

  • Jardunaldian, eztabaida sakonetan murgildu ahal izango gara azken berrikuntza teknologikoei, ikerketan eta garapenean egindako aurrerapenei eta hidrogenoaren eta biometanoaren arloko merkatu-aukerei buruz.
  • Ekoizpena, banaketa, hainbat sektoretan duten erabilera (mugikortasuna, industria eta energia-sorkuntza) eta abar oinarri hartuta, aztertuko dugu nola eraldatzen ari diren erregai horiek Espainiako eta munduko energia-panorama etorkizun jasangarriago bateranzko bidean.

Adituen hitzaldiak

Biltzarreko programan aditu entzutetsuen hitzaldi magistralak, mahai-inguruak eta networking-saioak egongo dira.

  • TECNALIAko Trantsizio Energetiko, Klimatiko eta Urbanoko zuzendari José Luis Elejaldek hizlari jardungo du “Teknologia eta berrikuntza panela: H2 berdearen sektoreko aurrerapen teknologikoak” panelean.
  • Horretaz gain, aukera esklusiboak eskainiko dira harremanak egiteko, lankidetzan aritzeko eta Espainian H2 eta biometanoaren erabilera haztea sustatzeko ikuspegi berriak aurkitzeko.

*Jarri harremanetan gurekin, eta sarrerarako deskontu-kode bat bidaliko dizugu.

Riu Plaza España hotela, Madril

Hartu lekua!