Gaixotasunak tratatzeko soluzio teknologikoak
Terapia digitalak soluzio teknologikoen kategoria bat dira: ebidentzia zientifikoan oinarritutako softwarea erabiltzen dute gaixotasunak prebenitzeko, maneiatzeko edo tratatzeko. Terapia horiek pazienteei zenbait gaixotasun kontrolatzen laguntzeko diseinatu dira, hala nola diabetesa, asma, nahasmendu kardiobaskularrak eta beste kondizio kroniko batzuk.
Gure lankide Hugo Martínez de Lahidalgak, Negozio Estrategiaren garatzaileak, terapia digitalei buruzko hitzaldi bat emango du BNEW (Barcelona New Economy Week) ekitaldian.
- Topaketa fisikoa eta digitala da, eta sektore hauei aplikatutako zenbait ekitaldi berezi biltzen ditu: abiazioa, industria digitala, mugikortasuna, jasangarritasuna, talentua, osasuna eta esperientzia. Sektore horiek guztiek ezaugarri komun bat dute: ekonomia berria.
- Topaketara bertaratzen direnek aukera izango dute zenbait kultura-esperientziaz eta -jardueraz gozatzeko (hala nola gastronomia, artea, moda, musika eta diseinua) sektore horietan erreferentzia den hiri batean, Bartzelonan, hain zuzen ere.
- Kontsultatu programa osoa: "Gaixotasunak tratatzeko terapia digitalak".
Ebidentzia zientifikoan oinarritutako softwarea
Osasunari aplikatutako terapia digitalek helburu dute, pazienteen bizi-kalitatea hobetzea ez ezik, emaitza klinikoak optimizatzea eta osasun-sistemaren efizientzia handitzea ere, eta, hala, kostuak murriztea eta arreta mediko pertsonalizatua hobetzea.
Hala ere, potentzial handia izan arren, zenbait erronkari egin behar diete aurre terapia digitalek.
- Muga garrantzitsuenetako bat da pazienteen datuen pribatutasunari buruzko kezka, datuak babesteko araudi zorrotzak bete behar baitira informazio mediko sentikorra kudeatzeko.
- Gainera, Europan oraindik ez dago ez arau-esparru bateraturik ez berariazko erakunderik teknologia horien erabilera gainbegiratzeko eta ziurtatzeko. Horrek zaildu egiten du teknologia horiek eskala handian ezartzea eta zenbait herrialdetako osasun-sistema publikoetan erabiltzea. DTx Partzuergoak (TECNALIA partzuergoko kidea da) terapia digitalen (DTx) erregulazioa garatzen jardun du, osasun-produktuak Espainiako merkatura sartzea errazteko.