CoMPaSS-NMD proiektuaren bidez, ikertzaile gazteen trebakuntza sustatzen dugu.
Young Investigator Training (YIT) ekimenaren helburua da ikertzaile gazteen trebakuntza eta zientzia-trukea sustatzea. Ekimen hori CoMPaSS-NMD (Computational Models for new Patient Stratification Strategies of Neuro Muscular Disorders) proiektuaren partzuergoak jarri du martxan, eta TECNALIA partaide bat da.
Diagnostikoak egiteko eta saiakuntzak prestatzeko beharrezkoak diren pazienteak estratifikatzeko prozedura aurreratuak sustatzen dituzten ikuspegi konputazionalak garatzea bilatzen du Young Investigator Training (YIT) ekimenak.
- Profesional kliniko kualifikatuek kalitate handiko ebaluazio klinikoak egiten dituztela bermatzea da asmoa.
- NMD edo nahasmendu neuromuskularren alorrean ikertzaile gazteak erakartzea eta elkartzea.
- Ikuspegi berritzaile, multimodal eta diziplina anitzeko batean trebatuz (non sartzen baitira praktika klinikoa, bioinformatika, irudia, histologia, genetika, datu-meatzaritza eta dibulgazioa), NMD edo nahasmendu neuromuskularrak dituzten pazienteen belaunaldi berri baten beharrak lantzera irits daitezke.
Lehen hitzordua: ekainaren 25a
Ekimena ekainaren 25ean jarriko da martxan; lehen zatia sarrera izango da: "CoMPass-NMD: asaldura muskular hereditarioen hutsuneak betetzea".
- NMDetan interesa duten bekadun klinikoei eta egoiliarrei zuzendua.
- Programa: laster
- Antolatzaileak: Stella Maris Fundazioa, Modenako eta Reggio Emiliako Unibertsitatea
- Harremanetarako: comm@compass-nmd.eu
*Hizkuntza: ingelesa.
Web-mintegi batzuk egingo dira.
- YITen web-mintegi sortaren bidez, pazienteen ebaluazio klinikoak egiteko eta datuak biltzeko efizientzia nabarmen hobetzen duten teknika berrienak ikasiko dituzte parte-hartzaileek.
- Hemen ikus dezakezu programa osoa: Nahasmendu neuromuskularrei buruzko "Young Investigator Training"
- Tutoretza-saioa bukatutakoan, egoki parte hartu izanaren ziurtagiri bat emango zaie eCRF azterketa bat gainditzen dutenei (eCRFak inprimaki kliniko elektronikoak dira). Ziurtagiriak YITen esparruan antolatu den Udazkeneko Eskolara joateko lehentasuna emango die parte-hartzaileei.
- YITek eskaintzen dituen web-mintegiak 2024ko uztailetik 2026ko apirilera bitartean programatuak daude.
*Hizkuntza: ingelesa.