Mª Carmen Villarán lankideak nekazaritzako elikagaien sektorean jasangarritasun-neurri gisa deshidratazioa erabiltzeari buruz hitz egingo du.
Nekazaritzako elikagaien sektorean, soberakin eta azpiproduktu ugari sortzen dira, eta saihestu nahi da produktu horiek botatzean eragiten den ekonomia- eta ingurumen-inpaktua. Hala, deshidratazioak eta beste teknika batzuek negozio-aukera berriak eskaintzen dizkiete nekazaritzako elikagaien EAEko industriei. Tresna egokiak dira sortzen ari diren araudi berrietara egokitzeko.
"Deshidratazioa nekazaritzako elikagaien sektorean: ekonomia zirkularraren eredu berrian indartzen ari den prozesua" izena du web-mintegi honek. Bertan,deshidratazio-prozesurako eskuragarri dauden teknologiak aurkeztuko dira, eta zer abantaila dituzten aztertuko. Ekitaldi hau aukera bikaina da hobeto ezagutzeko nola lagundu dezakeen deshidratazioak nekazaritzako elikagaien sektorearen jasangarritasuna eta eraginkortasuna hobetzen.
Elikagai-azpiproduktuak deshidratatzeko teknika berriak
Mª Carmen Villarán lankideak azpiproduktuak eta elikagai-soberakinak deshidratatzeko eta haien balioa handitzeko teknologiei buruz hitz egingo du. Arantza Madariaga ere izango da gurekin, Elika fundaziokoa, eta EAEko enpresentzako aukera gisa elikagai-soberakinen balioa handitzea jorratuko du. Pedro Luis Prieto Hontoriak (Neorev Innovation), berriz, fruta deshidratatuentzako berrikuntza-aukera berriak eta balio handiko merkatuetarako osagai jasangarriak aztertuko ditu.
Aprobetxatu aukera hau ikasteko eta sektoreko adituekin konektatzeko. Eman izena orain, eta ziurtatu leku bat ekitaldi honetarako.