Agenda

PITCH&PINTXO topaketa: FESIA kasua aztergai

Eguna

2018ko azaroaren 23a

Lekua

Gipuzkoako Teknologia Parkea. Mikeletegi pasealekua, 1

Ordua

-

Prezioa

Doan

Hurrengo Pitch&Pintxo topaketan, "Fesia kasua: iktusa izan duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko crowdfunding-saio bat egin zuen startupa" aurkeztuko du TECNALIA Venturesen Entrepreneurs’ Clubak.

2016an sortu zen Fesia startupa, estimulazio elektriko funtzionaleko gailuak sortzen eta komertzializatzen dituena, gaixotasun neuromuskularrak dituzten pazienteen bizimodua hobetzea xede zuela, haien errehabilitazio-prozesuaren etapa guztietan. Estimulazio elektrikoko teknologia berri batzuetan oinarritutako gailu mediko batzuen bidez (elektrodo-kuxin bat), pazienteen selektibitate muskularra hobetu eta neke muskularra gutxitu egiten da.

TECNALIAn asmatutako aktibo teknologiko bat izan zuen sorburu startup horrek. TECNALIA Venturesek inbertsiorako prest zegoen enpresa bihurtu zuen startupa, venture builder gisa jardunez. Funtsezko erabakia izan zen.

Iragan ekainean, Fesiak 800.000 euroko inbertsio-erronda bati ekin zion, crowdfundingeko Capital Cell plataformaren bitartez, iktusa jasan duten pazienteen errehabilitazioko bere lehen bi produktuen merkaturatzea finantzatzeko, eta estimulazio elektriko funtzionalaren erreferentzia bihurtzeko. Urrian, bildua zuen jada 800.000 mila euroen % 97 eta, horri esker, bere lehen bi produktuak garatzeari eta lan komertzialari ekin zion.

Fesiako teknologiako arduraduna eta sortzaileetakoa den Haritz Zabaletak azalduko du, jardunaldian, nola atera duen proiektua aurrera ekintzaile-talde horrek.

Ez utzi pasatzen startup horren historia ezagutzeko aukera!  

¡Eman izena!