Erakunde guztientzat, estrategia teknologikoaren ardatza eta digitalizazioaren funtsezko elementua da zibersegurtasuna
Errioxako Unibertsitateak zibersegurtasunari buruzko “La Rioja en Futuro” konferentzia antolatu du. Segurtasun informatikoaren arloan esperientzia handia duten zibersegurtasuneko zenbait adituk hartuko dute parte jardunaldian.
Zibersegurtasun-arloko berrikuntza teknologikoak
Óscar Lage TECNALIAko zibersegurtasunaren eta bloke-kateen arloko zuzendariak zibersegurtasun industrialaren, kriptografiaren, pribatutasunaren eta bloke-kateen arloan dugun esperientziaren berri emango du.
Era berean, datozen urteetarako hazkunde-aurreikuspen handia duten bi ildo nagusiak aztertuko ditu: pribatutasunarekin lotutako teknologia kriptografikoak, batetik, eta teknologia kuantikoak, bestetik.
TECNALIAk laborategiak ditu zibersegurtasun industrialaren, automozioaren, energiaren, cyber-rangearen eta bloke-kateen alorretan, eta Basque Digital Innovation Hub-en zibersegurtasun-nodoaren eta INCIBEren Industria Laborategien Sare Nazionalaren parte dira.