Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
ENISAri aurkeztuko zaizkio emaitzak, garatu behar duen ziurtatze-eskemarako gomendio gisa
Berritzaile eta iraultzailetzat jo dute Europako Batzordearen orrian argitaratu berria den "Cloud ziurtapenen eskema" azterketa. ICT produktuen ziurtapen-eskemei buruzko konferentzian egin zen aurkezpena, azaroaren 20an, Bruselan. ENISAk eta Europako Batzordeak antolatu zuten ekitaldia.
Emaitzek frogatzen dutenez, "heldua" dago jada cloud computinga, teknologia eta negozio-eredu gisa, baina konfiantzarik ezak oztopatu egiten du haren hedapena. Gure azterketaren arabera, oso zatikatua dago, estaldura eta adostasun-metodo desberdinak ditu, ez du berehalako ROIrik, eta baxua da industriaren harekiko onespen-maila.
Europako Batzordeak oinarri gisa hartu du azterketa hori CSPCERT (Cloud Service Provider Certification) talde autorregulatuan egiten ari den lanerako. Europako Batzordea du babesle eta laguntzaile lan horrek; gu, berriz, drafting member eta editore.
ENISAri aurkeztuko zaizkio emaitzak, Cybersecurity Acten agindupean garatu behar duen ziurtatze-eskemarako gomendio gisa. Hauek dira azterketaren egileak: TECNALIAko Leire Orue-Echevarria, Conchi Cortes, Maite Álvarez eta Ana Ayerbe, eta POINTeko Begoña Sánchez.