Berria

Zurezko taulen ekoizpeneko hondakinak balorizatzen ditugu

2024ko abenduaren 27a
Valorizamos residuos de la producción de tableros de madera

"Balorizazio honen bidez lortutako produktu berriak garatuta, Garnicaren instalazioetan zero hondakin sortzea lortu nahi dute"

Garnicarekin lankidetzan dihardugu zurezko taulen ekoizpen industrialean sortutako hondakin lignozelulosikoak balorizatzeko

Zirkulartasun- eta jasangarritasun-politika berriek bultzaturik, enpresek hondakin industrialik ez sortzeko estrategiak asmatu behar dituzte. Hondakinak balio erantsi handiko produktu eta material berrietarako lehengai bihurtzeko modua ere bilatu behar dute. Hori dela eta, Garnica Taldeak eta TECNALIAk lankidetzan jardun dute plywood motako zur-taulen ekoizpen industrialean zura lixatzean sortzen den hautsa balorizatzeko eta material biokonposatu berrietan integratzeko.

Prozesu berriari esker, zero hondakin sortzen da Garnicaren instalazioetan, eta eraikuntza-sektorean prestazio handia eta jasangarritasun hobea duten produktu berriak garatzen dira.

Garnica Taldeak kontratxapatu-taula ekoizten eta merkaturatzen du, eta bost ekoizpen-instalazio ditu Espainian, zeinak urtean 17.500 m3 inguru lixatze-hauts sortzen baitute beren ekoizpen-jardueran. Lankidetza honen bidez, Garnicak zera lortu nahi du:

  • Lixatze-hautsaren balio erantsia handitzea produktu berriak ekoitziz, eta, hala, ekoizpen-prozesua optimizatzea eta hondakin gutxiago sortzea.
  • Lehengai horrekin produktu berriak sortzea, isolamendu- eta egitura-prestazio handikoak.

Balorizazio horren bidez lortutako produktu berria

Garatutako produktua sandwich panel bat da, kanpoaldean taula zurrun biokonposatua eta barruan aparra duena. Garnicaren hondakinen zirkulartasunean oinarritutako produktu honek emaitza itxaropentsuak izan ditu propietate mekanikoei, suarekiko erantzunari eta eroankortasun termikoari dagokienez.

Garatutako panel zurrunaren % 80 lixatze-hautsa denez, lixatze-hautsa ignifugo bihurtu suarekiko erantzun-parametroak hobetzen dira. Ur-xurgapena % 40 murriztea lortu da hidrofobizazio bidez. Lixatze-hautsaren hidrofobizazioari esker, gainera, dentsitate txikiko aparrak sortu dira, eta horien % 30 arte lixatze-hautsa da.

Gainera, frogatu ahal izan denez, proiektuan garatutako aparren eroankortasun termikoa eta beste produktu isolatzaile komertzial batzuena (arroka-ilea edo beira-zuntza) oso antzekoak dira.