Berria

High Level Forum 2024n parte hartuko dugu

2024ko abenduaren 27a
Ecosistemas innovadores para sociedades resilientes: High Level Forum 2024

"Oraingo edizioan, ITRIk antolatu du ekitaldia, eta hezkuntzaren, ikerketaren, industriaren, negozioen eta ekonomiaren esparruetako nazioarteko exekutiboak eta politiken arduradunak bildu ditu"

TECNALIAk High Level Forum 2024n parte hartu du. Berrikuntza-ekosistemek gizarte erresilienteak eraikitzean duten eginkizuna aztertzea izan du ardatz ekitaldiak.

TECNALIAk parte-hartze nabarmena izan du High Level Forum 2024n. Hsinchun (Taiwan) egin da, "Innovation Ecosystems for Resilient Society" goiburupean. Adimen lehiakorreko zerbitzuen koordinatzaile eta inpaktua neurtzeko TECNALIAren arduradun Angélica Lópezek eta TECNALIA Ventureseko zuzendari Asier Rufinok eman dituzten hitzaldiei esker izan da hala. 

Oraingo edizioan, Industrial Technology Research Institute-k (ITRI) antolatu du ekitaldia, eta hezkuntzaren, ikerketaren, industriaren, negozioen eta ekonomiaren esparruetako nazioarteko exekutiboak eta politiken arduradunak bildu ditu. Helburu nagusia izan da berrikuntza-ekosistemek gizarte erresilienteak eraikitzean duten eginkizuna aztertzea. Bileran gai hauek jorratu dira:

  • Ekosistema horiek hornidura-kate erresilienteak sortzeko egiten duten ekarpena.
  • Ikerketaren eta berrikuntzaren eragin soziala.
  • Talentua erakartzeko erronka globalak.
  • Startup teknologiko berriek gizartearen erresilientzia indartzeko eragile gisa duten eginkizuna. 

TECNALIA, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta startupak

Angélica López aditu-taldeko kide izan da "Societal Impact of Research and Innovation" saioan, zeina Science France-ko zuzendari nagusi Jolie Jouvencelek moderatu baitu. Berarekin batera, lider entzutetsu hauek hartu dute parte, besteak beste:

Saioan, ikerketaren eta berrikuntzaren eragin sozialaren definizioan egindako aurrerapenak eta inpaktu hori neurtzeko tresnak izan dituzte eztabaidagai. Angélica Lópezek TECNALIAren ikuspegia aurkeztu du, zeinaren bidez ebaluatzen baitu nola laguntzen dieten Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) eta haien xedeei zentroan garatutako I+G+B proiektuek. Prozesu horretan lortutako ikaskuntzak eta aurre egin beharreko erronkak nabarmendu ditu, eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela eragin sozialaren definizio adostua izatea eta I+G+Bren emaitzak gizartean duten benetako eraginaren arabera neurtzea.

Asier Rufinok, berriz, “Startups New Tech: Promises and Pitfalls” mahai-inguruan hartu du parte. Bertan, erresilientziari buruz duen ikuspegia azaldu du, topaketaren funtsezko gaietako bat baita, bai eta TECNALIAko spin-offetan erresilientzia nola sustatzen den ere. Gainera, beste gako batzuk ere jorratu dira mahai-inguruan: negozioaren eta gaitasun zientifiko eta teknologikoaren aldetik osagarriak diren askotariko gaitasunak dituzten talde osoak eratzea, administrazio-kontseiluaren mailan dinamika profesionalak sustatzea eta ikerketa eta garapen teknologikoko zentroekin elkarlan estuan lan egitea arrisku teknologikoa zentzu zabalean arintzeko…

Etorkizun jasangarrirako berrikuntzak

Europako, Asiako eta Amerikako berrikuntza-ekosistema garrantzitsuenetako hainbat ordezkari bildu dira ekitaldian, baita 20 startup baino gehiago ere. Inpaktu handiko berrikuntzak aurkeztu dituzte jasangarritasunerako funtsezkoak diren zenbait arlotan, hala nola energiaren kudeaketa efizientean, ur-teknologia jasangarrietan eta gizartearen erresilientziarako plataforma digitaletan.

Stephen Su ITRIko lehendakariorde seniorrak eta HLF 2024ko lehendakarikideak azpimarratu du plataforma horrek funtsezko zeregina duela ikerketa, industria eta inbertsioa lotzeko zubi gisa. Azpimarratu du egungo eta etorkizuneko erronka globalei aurre egiteko behar den berrikuntza sustatzen dela lankidetza horren bidez.