Berria
Itsas zabaleko energia eolikoko soluzioei buruzko topaketa antolatu dugu
Berria
Jardueren azpiegiturak kontuan hartzen dituzten soluzio berriak behar dira
Teknologia digital berriek atea ireki diete aukera berriei sektore askotan, hala nola energiaren sektorean. Teknologia horiek, ordea, mehatxu berriak ekarri dituzte energia-sistemara, eta haien artean aipagarrienetakoak, ziberrerasoak.
Energiaren sektorea azpiegitura kritiko bat da, telekomunikazioen, finantzen, osasunaren eta garraioaren sektoreekin batera. Energia-sistemak instalazio asko eta sakabanatuak ditu. Etengabe eman behar du zerbitzua, eta zerbitzu-etenek galera handia dakarte. Horregatik, Europako Batzordearen “Energy Expert Cybersecurity” plataformak lehentasunezko helburu gisa ezarri du datuen pribatutasuna eta energia-sistemaren segurtasuna bermatzea.
TECNALIAn, jarduera-azpiegiturak ere kontuan hartzen dituzten zibersegurtasuneko soluzio teknologiko integratuak garatzen ditugu. Soluzio horietan, bateratu egiten dira bi alor horietako gure ezagutza: energia eta segurtasuna (“safety and security”).
Ekainaren 15ean, “Energiaren sektoreko eragiketa-teknologien zibersegurtasuna” jardunaldian parte hartuko dugu. SPRIk antolatu du jardunaldia, eta soluzio horiei buruz gehiago jakiteko aukera izango da han.
“Energiaren sektoreko eragiketa-teknologien zibersegurtasuna” jardunaldiri buruzko informazio gehiago.