Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Energia, klima eta jasangarritasuna dira horrelako ingurune bat sortzeko ardatzak
Joan den ekainaren 27an, jardunaldi bat egin zen Europako Parlamentuan: The Construction Industry journey to enable the EU energy, climate and sustainability objectives: committed to a European Low-Carbon Built Environment (Eraikuntzaren industriaren ibilbidea Europar Batasunak lortu ahal izan ditzan energia-, klima- eta jasangarritasun-helburuak: Europan karbono-emisio baxuko eraikuntza-ingurune bat lortzeko konpromisoa). Jardunaldi horretan, argi gelditu zen garrantzi handia duela eraikuntzak Europar Batasunaren garapenean. Izan ere, EBren BPGaren % 9 dagokio eraikuntzaren sektoreari, eta 18 milioi lanpostu. Enplegu gehien sortzen duen industria-sektorea da, eta gizarte-kohesioa sustatzen du, erdi-mailako prestakuntza duten langileak trebatuz. Orobat ikusi zen sektore horrek eragin handia duela jendearen bizi-kalitatean, herritarrek bizitzeko, lanerako eta aisiarako baliatzen dituzten eraikinen bidez eta mugikortasunerako nahiz funtsezko ondasunak eskuratzeko (hala nola ura eta energia) erabiltzen diren garraio- eta zerbitzu-azpiegituren bidez.
Bestalde, azpimarratu zen balio handia zutela azken urteetan eraikuntzaren sektorean I+Gan egindako lorpenek. Adibidez, Eraikuntzako Efizientzia Energetikoaren Partaidetza Publikoak eta Pribatuak bultzatuta, I+Gko 150 bat proiektu egin dira; proiektu horiek 150 patente baino gehiago sortu dituzten 55.000 pertsona baino gehiago trebatu dira, eta soluzio berritzaileen 450 bat proiektu pilotu garatu.
TECNALIAk koordinatu zuen jardunaldia, eta Europako Eraikuntza Teknologien Plataformak (ECTP) antolatu, Ramón Jáuregui eta Eider Galdeazabal eurodiputatuak sustatzaile zirela. Eraikuntzaren sektoreko Europako zenbait ordezkari gailenek eta alor horretako Europako I+Garekin erlazionatutako Europako Batzordeko Zuzendaritza Orokor batzuetako zuzendariek.
Eraikuntzaren sektorea Europako hurrengo Horizon esparru-programarako kokatzeko egin da jardunaldia, hori izango baita I+Ga sustatzeko eta laguntzeko ekimen nagusia, Europar Batasunean, 2021etik 2027ra bitartean.