Soluzio teknologikoak agintari publikoen ibilgailuetan probatu dira
Platinoaren taldeko metalak Lurreko elementu arraroenetako batzuk dira, eta, ondorioz, aurkitzen zailak dira. Halako metalak produktu asko ekoizteko erabiltzen dira; adibidez, Europar Batasunerako eta Europako automobilgintzarako garrantzitsuak diren zenbait produktu ekoizteko erabiltzen dira. Baina, metal horien hornidura hain zaila izanik, produktuok arrisku handia dute.
INNOCAT ekimenak arazo horretarako erantzuna dakarkigu, bi modutan: elementuen birziklapenean berritzailea den soluzio teknologiko bat eskainiz, eta halako material kritikoak ordeztuz; izan ere, platinoaren taldeko metalak katalizadore gisa erabiltzen dira automobilgintzan.
Ekimenak proposatzen duen ikuspegiaren onurak frogatzeko, zenbait ibilgailu astun egokitu dira, hau da, lurraldeko agintari publikoek dituzten edo RIS (Regional Innovation Scheme) ekimenean parte hartzen duten zazpi herrialdeek (Grezia, Polonia, Txekiar Errepublika, Bulgaria, Eslovakia, Hungaria eta Eslovenia) ustiatzen dituzten ibilgailu astunak egokitu dira. Ibilgailu horietako asko oso zaharrak zirenez, CO2 asko igortzen zuten.
INNOCATi esker, parte-hartzaileek zenbait onura ekonomiko eta ingurumeneko lortu dituzte. Hala, berrikuntzarako komunitate edo ekosistemak eraikitzea sustatu du ekimen horrek startupen sorrera bultzatuz, eta, hala, enpresen garapena indartu du, halako teknologiek merkaturatzeko duten ahalmena oinarri hartuta.
Ekimen horren bidez, hainbat eragileren parte-hartze aktiboa lortu nahi izan da; adibidez, agintari publiko eta arduradun politikoena, eta zenbait eremutan diharduten enpresa eta enpresa-bideratzaileena, hala nola ibilgailuen mantentze-lanen, hondakinen kudeaketaren edo bigarren mailako lehengaien eremuan dihardutenena. Ekimenak, orobat, erakunde akademikoen eta hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzako erakundeen inplikazioa bilatu nahi izan du.
Informazio gehiago
- INNOCATen webgunea
- Innocat-i buruz gehiago jakiteko, sartu INNOCATen webinarrean, UNPRECEDENTED VIRTUAL FORUM | Tech Transfer Forum, azaroaren 17an (ostegunarekin) 11:30ean