Berria

Springer Thesesek argitaratuko du TECNALIAko ikertzaile baten tesia, pazienteen errehabilitaziorako ikuspegi berri bati buruzkoa

2018ko abenduaren 12a

Espainiako Automatika Batzordeko (CEA) Kontrol Adimendunaren Ingeniaritza taldeak hautatu du haren doktore-tesia

“Neuro-fuzzy Modeling of Multi-field Surface Neuroprostheses for Hand Grasping” du izenburu Eukene Imatzen tesiak, eta ikuspegi berri bat aurkezten du gai honetaz: nola murriztu eragozpenak desgaitasun neurologikoak dituzten pertsonen goiko gorputz-adarren errehabilitazioan. Estimulazio elektriko funtzionalean oinarritutako errehabilitazio-teknologia berritzaile bat (FES) proposatzen du Imatzek paralizatutako muskuluak eta nerbioak aktibatzeko.

Eremu anitzeko elektrodoak baliatzen dituen sistema adimendun berritzaile horri esker, estimulazio elektriko funtzionala aplika daiteke pazientearen goiko gorputz-adarretan.

Urtero argitaratzen ditu Springer Thesesek mundu osoko doktore-tesi onenak, zientzialari gazteei aukera eskaintzeko nazioarteko editore baten bidez idatzi eta argitara dezaten beren tesia eta, jakina, beren ikerketek nazioarteko aintzatespena eskura dezaten.