Berria

TECNALIA Ventures laguntzaile Deustuko Unibertsitateko gradu-amaierako lanetan

2024ko uztailaren 9a

"TECNALIA Ventures Deusto Business Schoolekin lankidetzan ari da Zuzenbideko, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta halako graduetako ikasturte-amaierako lanetan"

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitzeko azken urteko ikasle-talde baten gradu-amaierako proiektuan laguntzaile da TECNALIA Ventures.

Deustuko Unibertsitateak eta TECNALIA Ventures gure deep tech venture builderak lankidetza-hitzarmen bat dute ekintzailetzako eta teknologiaren transferentziako proiektuak garatzeko.

Ane Bernal, Ane Balenciaga eta Elisa Martínez Donostiako Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitzeko 5. mailako hiru ikasle dira, eta, gradu-amaierako lanean, negozio-plan bat landu dute TECNALIAk garatutako Zuraren DES aktibo teknologikorako.

Gradu-amaierako lanaren tutorea, TECNALIA Venturesi dagokionez, Jesús Torrecilla izan da, TECNALIAren Trantsizio Energetiko, klimatiko eta urbanorako ventures zuzendaria. Deusto Business Schooli dagokionez, Mikel Korta, Deustuko Unibertsitatearen Innogune enpresa-inkubagailuaren arduraduna, izan da taldearen tutorea, eta Alazne Mujika, azkenik, epaimahaiburua.

Jesús Torrecillaren arabera, “iruditzen zaigu Zuraren DESak benetako iraultza ekar dezakeela kanpoan erabiltzeko zuren merkatura, bai tratamenduaren bidez lortutako prestazioengatik, bai ESG edo ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideengatik (dena BIO denez, ez da erasokorra pertsonentzat eta ingurunearentzat), bai kostuagatik”.

TECNALIA Ventures eta Deusto Business Schoolen arteko lankidetzari buruzko informazio gehiago

“Urtez urte sendotzen ari den TECNALIA Venturesekiko ikasketa-lankidetza honek enpresa-proiektu berrien inkubazioaren errealitatera hurbiltzen ditu ikasleak, eta aukera ematen die ekintzailetza-ekosisteman funtsezkoak diren eragileekin lan egiteko eta, hala, beren proiektuen balioa handitzeko. Deusto Business Schoolek gradu-amaierako proiektu-aukera zabala eskaintzen die ikasleei, askotariko enpresa eta erakundeekin lankidetzan. Gehien eskatzen dizkiguten proiektu-motak hauek dira, besteak beste: merkatu-azterketak, komunikazio- eta marketin-planak eta sektore berrien analisi estrategikoak. Bestalde, urtero egiten dira proiektuak ETE, autonomo eta startupekin, eta, oro har, enpresez eta negozio-planez ez dakiten ekintzaile eta ekimen-sustatzaileekin; halakoetan, balio handia ekartzen diote ikasleek proiektuari”. Hala azaldu du Cristina Iturrioz Deusto Business Schoolen Donostiako campuseko gradu-amaierako proiektuen koordinatzaileak.