"Zure eskura jartzen dugu ikerketa aplikatuari eta garapen teknologikoari buruzko informaziorik puntakoena TECNALIAren WhatsAppeko kanalean”
Komunikazio-kanal berri bat abiarazi dugu: interesatzen zaizun informazioa, orain WhatsAppen ere bai
TECNALIAren komunikazio-eskaintzari balioa gehitzen dion gure hedapen-kanala abiarazi dugu. WhatsAppeko kanal berri horretan, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren arloko azken nobedadeen berri izan dezakezu.
Kanala abiatzean, gure helburua da informazio garrantzitsuena segundo gutxitan zuretzat eskuragarri egotea gehien erabiltzen diren harremanetarako aplikazioetako batean.
WhatsAppek gure pribatutasuna bermatzen du muturretik muturrerako zifratzearen bidez; horrek ziurtatzen du segurua eta pribatua izango dela kanalen bidez partekatzen den informazioa. Horri esker, alderdi garrantzitsuak babesten dira, hala nola kideen ikusgarritasuna eta datu pertsonalak.
Zer aurkituko duzu TECNALIAko gure WhatsApp kanalean?
TECNALIAn egunero argitaratzen dugun edukirik garrantzitsuena jasoko du kanalak. Informatiboa-izango da, eta erraz eskuratzeko modukoa. Era berean, informazio guztia formatu intuitiboan aurkeztuko da, eta irudiz hornitua, erabiltzaileek erraz jar dezaten fokua albiste bakoitzean.
Nola jarrai dezakezu TECNALIAren kanala WhatsAppen?
Oso erraza da. Sartzeko esteka honetan klik egin, kanalean sartu eta “Jarraitu” botoia sakatu; ez duzu besterik egin behar. Bertan, edukiarekin elkarrekintzan aritu ahal izango zara, jakinarazpenak aktibatu ahal izango dituzu ezer ez galtzeko, eta edukia beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango duzu, haiek ere jarraitzaile izateko aukera izan dezaten. Prozesua errazagoa eta azkarragoa da mugikorretik egiten baduzu.
Ez da espazio intrusiboa, komunikazioa norabide bakarrekoa da eta harpidedunek edukiari erantzun diezaiokete, bai eta kontsumitu eta partekatu ere.
Egon zaitez eguneratuta berrikuntzari, garapen teknologikoari eta ikerketa aplikatuari buruzko azken informazioarekin, eta jarraitu TECNALIAren WhatsAppeko kanalari.