"Jesús Valerok, TECNALIAko CEO eta NEOS Surgeryren Administrazio Kontseiluko presidenteak, jaso du saria"
NEOS Surgeryk, TECNALIAren partaidetzapeko deeptech enpresak, aintzatespena jaso du osasunaren sektoreari egin dion ekarpen berritzaileagatik.
NEOS Surgery enpresak Gipuzkoako urteko enpresa txiki eta ertainen saria jaso du berrikuntzaren kategorian; Espainiako Merkataritza Ganberak, Banco Santander bankuak eta El Diario Vasco egunkariak antolatzen dute itzal handiko aintzatespen hori. Edizio honetan, NEOS Surgery saritu dute sektore teknologikoan duen eraginagatik eta berrikuntzarekiko bere konpromisoagatik.
Banco Santanderreko Work Cafe-n banatu da saria, Donostian. Lurraldeko enpresa-sarearen ordezkari nabarmenak elkartu dira bertan. Xavier Uyà (finantza- eta administrazio-arduraduna) eta Jesús Valero (TECNALIAko CEOa eta NEOS Surgeryren Administrazio Kontseiluko presidentea) joan dira NEOS Surgeryren ordezkari. Jesús Valerok izan du saria jasotzeko ohorea.
Berrikuntza neurokirurgiaren arloan
Aintzatespen honekin, NEOS Surgery funtsezko erreferente gisa finkatu da Gipuzkoako enpresa-sarean.
NEOS Surgery gailu mediko aurreratuak ikertzen, garatzen, diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen espezializatuta dago. Haren produktuak neurokirurgia kranialera eta espinalera eta kirurgia kardiotorazikora bideratuta daude, eta ikuspegi berritzailea dutelako nabarmentzen dira, prozedura kirurgikoen kalitatea eta segurtasuna hobetzen baitituzte.