Prentsa-oharra

TECNALIAk onlineko plataforma bat jarri du martxan, enpresak urrutitik sar daitezen bere I+Gko saiakuntza-azpiegituretara

2020ko apirilaren 22a

Proiektu bilateraletarako egina dago, hau da, TECNALIAren eta enpresa baten arteko proiektuetarako, erabilera are gehiago digitalizatzeko

2020ko apirilaren 22a TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak onlineko plataforma bat jarri du martxan, enpresek beren proiektuen jarraipena egin dezaten eta urrutitik sar daitezen beren saiakuntzetako eta I+Gko azpiegituretara. Proiektu bilateraletarako egin da plataforma; hau da, TECNALIAren eta enpresa baten artean garatzen direnetarako. Erabilera digitalizatzeko bidean emandako urrats horrekin, indartu egiten dira langile teknikoekiko zuzeneko komunikazioa, lanak efizientziaz kudeatzea, eta proiektuak garatzean eta saiakuntzak egitean sortutako informazioa noiznahi eta era seguruan ikusteko aukera.

COVID-19ak sortutako egoerarekin lotutako erronka handiak dauden une hauetan, myTecnalia tresna digitalak beste komunikabide bat irekitzen die enpresei, eta, hala, proiektuen kudeaketa errazten du, informazio-fluxua sutatzen, eta TECNALIAren instalazio teknologikoetan dauzkaten proiektuen jarraipen birtuala ahalbidetzen, hara joan beharrik izan ez dezaten.

Plataforma digitala ordenagailutik, mugikorretik eta tabletatik atzi daiteke, eta zentroarekin lan egiten duten enpresei zuzendua dago (7.400 baino gehiago). Lanekin erlazionatutako utilitateak ditu, hala nola saiakuntzak urrutitik ikusteko aukera eta proiektuen jarraipena egitekoa, baina baditu beste batzuk ere: onlineko eskaintzak, eskaeren kontrola, laborategiko hitzorduen egutegiaren jarraipena eta dokumentazio partekatuaren biltegia. Enpresek, gainera, zentroko teknikari espezialistek prestatutako trebakuntza eta webinar espezializatuetan parte hartzeko aukera izango dute.

TECNALIAri buruz

TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da, Europan erreferentea. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, teknologia BPG bihurtzera bideratuak, gizakion bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. Hauek dira jarduera-eremu nagusiak: eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, energia-trantsizioa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasuna.