Prentsa-oharra
ACUSTRAINek saria jaso du “Expansión Start up sarietan”
Prentsa-oharra
2021eko urriaren 26a Etorkizuneko hiri-mugikortasuna zerura begira dago. Izan ere, aurreikuspenen arabera, hurrengo hamarkadan ibilgailu hegalariak mundu osoko hirietan hara-hona ibiliko dira, lurreko garraioaren alternatiba gisa, hala salgaiak nola pertsonak garraiatzeko. Porsche Consultingen ikerketa baten arabera, 2035ean 32.000 milioi eurora iritsiko da aireko taxien negozioa.
2019an, TECNALIAk Espainian garatutako lehen aerotaxia aurkeztu zuen, pertsona bat edo 150 kilogramorainoko kargak garraiatzeko diseinatutako prototipo bat, 15 minutuko hegaldietarako eta 15 kilometro inguruko irismenarekin.
Orain, TECNALIAren aerotaxiak etapa berri bati ekin dio UMILESen eskutik, hau da, Espainiako aireko sistema ez-tripulatuen zerbitzu-hornitzailerik handienaren eskutik. Patentea transferitu ondoren, Urban Mobility sektorea garatzen jarraitzeko harreman epe luzeko bat izateko helburuarekin, aerotaxiak industrializazio-faseari ekin dio, UMILES New Concept by Tecnalia izenarekin.
Hegaldiaren altuera 100 eta 300 metro bitartekoa da, eta 800 metroraino irits daiteke, betiere segurtasun-estandarrak bermatuta eta indarrean dagoen legeriaren bilakaeraren eskutik. Kabina aerodinamiko bat da, haren goialdean eta behealdean kokatutako lau dronek propultsatua. Aireontziaren kontzeptu berri bat da, eta bidaiari gehiago eramateko eskalatu liteke hiri eta zerbitzu bakoitzean eskatzen den integrazioaren arabera.
TECNALIAri buruz
TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da, Espainiako handiena, erreferentziakoa Europa osoan, eta Basque Research and Technology Allianceko kidea da. Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen gara, beren lehiakortasuna hobetzeko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta era jasangarrian hazteko.
Teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen dugu hori. Hauek ditu jarduera-eremu nagusiak: eraldaketa digitala, fabrikazio adimenduna, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasun pertsonalizatua.