Mugikortasuneko eta Smart Cityen kategoriako enpresa berri onena izendatu dute ACUSTRAIN “IV. Expansión Start Up sarietan”, eta hirugarren postuan geratu da Ingurumenaren eta Energiaren kategorian
- Enpresa berri honek soluzioa ematen die trenbideek hiri-inguruneetan sortzen dituzten zarata-arazoei, minibarrera akustiko baten garapenari esker
- 2020an sortu zen ACUSTRAIN, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroan, TECNALIA Ventures TECNALIAren Venture Builder-aren bidez, eta Becsa (Simetria Taldea) azpiegitura eta eraikuntzetako enpresa espezializatuarekin batera.
Bilbon, 2022ko abenduaren 21ean. Oinarri teknologikoko ACUSTRAIN enpresa berritzaileari Mugikortasuneko eta Smart Citiyen kategoriako enpresa onenaren saria eman diote Expansión Start Up 2022 sarietan. Horrez gain, hirugarren saria lortu du Ingurumenaren eta Energiaren kategorian.
Honako hauek osatu zuten epaimahaia: Garbiñe Henry, Deusto Emprendeko Berrikuntzako eta Ekintzailetzako zuzendaria; Javier Jiménez, Lanzaderako zuzendari nagusia; Miguel Vicente, Tech Barcelonako presidentea; Marta Martínez, CEBEKeko Ekintzailetzaren, Eraldaketaren eta Pertsonen arduraduna; José Antonio Aranda, Cellnex Telecomeko Berrikuntzako zuzendaria; Antonio Durán, Abertiseko Global Innovation Head; Laura Gil, Dammeko Eraldaketa Digitaleko zuzendaria; Gemma Beltrán, CaixaBank “DayOne” eta Emprende XXI Sarien zuzendaria; eta Marta Príncep, BHV Partners-eko CEOa.
Hiri-inguruneetako erosotasun akustikorako soluzio berritzaileak
ACUSTRAINek soluzio berritzaile bat eskaintzen du, egungo merkatuak estaltzen ez duen eskaera bati erantzuteko: Espainian urtean 400 milioi eurotik gorako negozioa sor dezakeela kalkulatzen da.
Startuparen helburua da pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, erosotasun akustikoa hobetuz eta soinu-kutsaduratik eratorritako patologiak gutxituz.
Garaiera txikiko minibarrera akustiko baten garapenetik sortu da ACUSTRAIN. Helburua da zaratarik gabeko inguruneak eta bizilagunentzako atseginak izatea. Hala, soluzio bat ematen dio trenek sortzen duten zaratari, eta arazo horrek Europako biztanleen % 6ri eragiten die.
Soluzio malgua da, inbertsio txikia eskatzen du, erraz instalatzen da, ez du mantentze-lanik behar eta, batez ere, atsegina da herritarrentzat, ez baitu ikus-inpakturik sortzen eta soinu-mailan oso eraginkorra baita.
TECNALIAri buruz
TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro bat da, Espainiako handiena, erreferentziakoa Europa osoan eta Basque Research and Technology Alliance aliantzako kidea. Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetu ditzaten eta era jasangarrian haz daitezen, eta teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen du hori.
Hauek dira jarduera-eremu nagusiak: eraldaketa digitala, fabrikazio adimenduna, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasun pertsonalizatua.