Prentsa-oharra
Kantabriako Unibertsitatearekiko lankidetza indartu dugu
Prentsa-oharra
Bilbo. 2025eko martxoaren 3a. Muturreko beroa handitzen ari da klima-aldaketaren ondorioz, eta haren inpaktuak areagotu egiten dira hiriguneetan “bero-uhartearen” efektuagatik, besteak beste; hau da, hiri-inguruneek inguruko landa-eremuak baino tenperatura handiagoak izaten dituztelako.
AEMETek Espainiarako egindako Klima Aldaketako Eskualdekako Agertokien Gidak azpimarratzen duenez, Espainian, 2081-2100 urte-tartean, tenperatura maximoen urteko eskalako aldaketek +2,0 ºC eta +6,4 ºC artekoak izateko joera izango dute (igoera hori aplikatzen diren berotegi-efektuko gasen emisioen agertokiaren araberakoa da). EAEri dagokionez, batez besteko tenperaturaren igoera hori 0,5 ºC eta 4,0 ºC artekoa izango da (proiekzioetarako erabilitako agertokiaren eta ereduaren arabera); mende amaieran, are nabarmenagoa.
Horregatik, gure hirietan beroak non, noiz eta nola eragiten duen jakitea funtsezkoa da ingurune bakoitzera egokitutako soluzioak diseinatzeko. TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak webinar bat antolatu du martxoaren 5ean (asteazkena), 10:00etatik 12:00etara, hiria gainberotzeari nola aurre egin aztertzeko. Arazo hori, besteak beste, eraikin eta azalera iragazgaitzak (adibidez, asfaltoa, espaloiak eta zoladura) eraiki izanak eragin du, bai eta eremu berdeetarako espazio gutxi izateak ere. Webinarrean, gainera, hiri-plangintzan laguntzeko ereduak eta tresnak aurkeztuko dira, klima-aldaketaren testuinguruan berora hobeto egokitzeko.
TECNALIAk baditu beroarekin lotutako arriskuak identifikatzeko aukera ematen duten tresna eta zerbitzu klimatikoak, zeinek datu klimatikoak, joera historikoak, etorkizuneko proiekzioak eta hiri tenperaturaren mapak ematen baitituzte. Tresna horiei esker, inpaktu klimatikoak hiriko espazioan nola banatzen diren ikus daiteke, eta horrek premiazko esku-hartzea eska dezaketen arrisku handiko eremuak identifikatzen laguntzen du. Era berean, klimara egokitzeko hainbat agertoki eta alternatiba aztertzeko aukera ematen du, soluziorik eraginkorrenak identifikatzeko; horrek erraztu egiten du hiri-diseinu egituratua eta xehatua.
Webinarrean, arazo horri aurre egiteko bi esperientzia aztertuko dira, TECNALIArekin lankidetzan egindakoak: Granollersen eta Bilbon garatutakoak. Izan ere, muturreko beroa arintzeko estrategiak aplikatzen ari dira dagoeneko, bai eta klima-aldaketako testuinguru honetan hiriaren gainberotzeari erantzuteko tresnak ere. Zehazki, eskala anitzeko ikuspegia duten analisiak egingo dira, erabakiak hartzea errazteko. Besteak beste, proiekzio klimatikoak analizatuko dira, eta konfort termikoa aztertuko da, hiri-espazio berriak diseinatzean kontuan hartu beharreko aldagai gisa.
Konkretuki, Bilboko Udalak hiria gainberotzeari buruzko diagnostikoa egin du; horretarako, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizuneko agertokiak aztertu ditu. Hala, mapa termiko bat egin da. Haren informazioaz baliatuta, aukera izango da hiriko punturik beroenetan jarduteko lehentasunak ezartzeko, egokitzeko soluzioen hedapena planifikatzeko eta haien balizko eraginkortasuna aztertzeko. Horretarako, Bilbok, TECNALIArekin lankidetzan, bereizmen handiko modelizazio termikoa egin du, eta metro karratu bateko bereizmeneko emaitzak lortu ditu.
Proiektuaren helburu nagusia da hiri-gainberotzearen erronka zehaztasunez diagnostikatzea, bai gaur egungoa, baita klima-aldaketaren agertokietan ere; hala, lehentasunezko jarduera-eremuak identifikatu ahal izango dira. Bestalde, azaleran oinarritutako estres termikoaren ebaluazio-indizeak eduki nahi dira, egokitzapen-soluzio desberdinak alderatu ahal izateko.
Hona hemen emaitza eta ondorio nagusietako batzuk:
Hemen kontsulta daiteke webinarraren programa: Hirien gainberotzeari erantzuteko tokiko tresnak | Tecnalia