Prentsa-oharra
TECNALIAk 200 aditu bilduko ditu hirien berotzeari aurre egiteko
Prentsa-oharra
Madrilen. 2025eko otsailaren 12an. Urtarrilaren 22an, VALDESC ekimena abiarazi zen: “Soluzio berritzaileak EEH konplexuen balorizazioa eta eraikuntza-sektorearen deskarbonizazioa sustatzeko Madrilgo Autonomia Erkidegoan”. Abiarazte-ekitaldia Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutuaren (CSIC-IETcc) instalazioetan egin zen, Madrilen.
Ekimen honek Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza, Zientzia eta Unibertsitate Sailaren babesa izan du; hain zuzen ere, trakzio-eragina duten eta partzuergoan egiten diren proiektuen bidez I+G+Bren arloan lankidetza publiko-pribatua sustatzeko 2024an eskainitako dirulaguntza jaso du. Laguntza horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa jaso dute, Madrilgo Erkidegoko Programa (2021-2027) barruan. 6 milioi euroko aurrekontua du, eta 3 urteko iraupena; beraz, 2027an amaituko da.
VALDESCek SURGE AMBIENTAL du buru, eta enpresa hauek parte hartzen dute: VALORIZA, SACYR, MOGENSEN, SIKA, HORMICRUZ, KNAUF, HOLCIM, ADCORE, FORESTBANK eta LAYERMD. Halaber, honako erakunde hauen babesa du: TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroa, Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutua (CSIC-IETcc) eta IMDEA AGUA Institutua.
Asmo honekin sortu da ekimena: eraikuntza-industriak ekonomia zirkular bateranzko eraldaketa, balio-kate osoaren digitalizazioa eta eraikuntza-prozesu, -produktu eta -sistemen deskarbonizazioa areagotzeko duen beharrari erantzutea. Halaber, sektorearen produktibitatea hobetu nahi du, eraikuntza-sistemak industrializatuz, eta garapen ekonomiko eta soziala eta ingurumenaren babesa orekatu nahi ditu.
Helburua da ezagutza berria ikertzea eta sortzea bi alderdi hauei dagokienez: batetik, prozesu berriak; bestetik, EEH konplexuen baliabide materialen (harri fin mistoak, zeramikoak, artile mineralak, igeltsuak eta arinak) zikloak itxiz lortutako produktu deskarbonizatu eta zirkularrak, balio erantsi handiagokoak.
Eraikuntza-sektoreak digitalizazioaren, ekonomia zirkularraren, deskarbonizazioaren eta industrializazioaren arloan dituen xedeak eta helburuak lortzeko, VALDESCek 14 produktu edo prozesu berri ikertzeari eta garatzeari ekingo dio, 4 jarduketa-ildotan taldekatuta:
Ekimenak ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari dagokion inpaktua izango du alderdi hauetan:
1) EEHen balorizazio-tasak handitzea eta hondakin balorizagarrien isurketa murriztea. Estimazioen arabera, urteko 774.015 tonako balorizazio-potentziala dago gaur egun zabortegira bideratzen diren EEHen korronteetan.
2) Eraikuntza-sektorearen karbono-aztarna murriztea; urtean 51.531 tona CO2 baliokide inguru, abiapuntuko egoerarekin alderatuta.
3) Energia fosilaren kontsumoa murriztea; urtean 10.890 tona inguru, erregai fosilaren ordez erregai solido berreskuratuak erabiltzearen ondorioz.
4) Bazkide guztiek eta azpikontratatutako ikerketa-zentroek gehienez 18 lanpostu sortzea ekimen honen ondorioz.
5) Urtean 8.747.170 euroko eragin ekonomikoa izatea eskualdean, emaitzak ustiatzearen ondorioz, eta enpresek 3,4 milioi euro inguruko inbertsio pribatua egin dezaten eragitea.
6) Teknologia digitalei eta berdeei dagokienez, profesionalak birgaitzea eta ezagutza sortzea eraikuntza-enpresen eta balorizazio-makinen enpresen artean.