Prentsa-oharra

2.000 lagunek hartu dute parte Portugaleten egindako jarduera zientifikoetan

2024ko urriaren 8a
2.000 personas participan en las actividades científicas celebradas en Portugalete

2.000 pertsonak hartu dute parte Portugaleten OREgauan, itsasoko energia berriztagarrien inguruan egindako jarduera zientifikoetan

  • Irailaren 27an, OREgaua egin zen, lehenengo aldiz, Portugaleten. Ikertzaileen Europako Gaua da hori, eta Europako hiri askotan ospatzen da aldi berean
  • Ekitaldian 2.000 parte-hartzaile izan ziren, eta itsas energia berriztagarriekin lotutako bakarrizketa, esperimentu, tailer eta jokoez gozatzeko aukera izan zuten
  • ORE4citizens proiektuaren parte da ekimena, zeinak TECNALIA baitu buru EHU, Euskampus Fundazioa eta BCAM Basque Center for Applied Mathematics zentroarekin batera

Irailaren 27an, TECNALIAk, EHUrekin, Euskampus Fundazioarekin eta BCAMekin batera, Europako Ikertzaileen Gaua antolatu zuen, ORE4citizens proiektuaren esparruan. Itsas energia berriztagarrietan espezializatutako 80 ikertzaile baino gehiago elkartu ziren EHUren Portugaleteko Nautika eraikinean, adin guztietarako esperimentu, jolas eta sorpresen bidez zientzia kalera eramateko. Saitec, Siemens Gamesa, Ditrel, Carnegie, Drone by drone, VICINAY, AZTI, BIMEP eta IDOM enpresek, besteak beste, ez zuten huts egin nahi izan, eta beren garapenen zati bat erakutsiz parte hartu zuten topaketan, bideo-jokoekin eta esperimentu interaktiboekin.

Ostiral arratsaldean zehar, 2.000 pertsonak baino gehiagok proposamen zientifiko ugari ezagutzeko aukera izan zuten, doan eta familian. Besteak beste, jarduera hauetan parte hartzeko aukera izan zuten: urpeko robotak maneiatzeko lehiaketak, aerosorgailuen maketak muntatzeko tailerrak, esperimentu zientifikoak, itsasoan bizirik irauteko tailerrak, droneen hegaldi-erakustaldiak, energia eolikoarekin lotutako minecraft bideo-jokoak eta bakarrizketa zientifikoak. Txikienek ere jarduera-proposamen berezia izan zuten: eskulanak, ipuin-kontalariak, aurpegia itsasoko gaiekin margotzeko aukera eta itsasoarekin lotutako irakurketa-gune bat.

  • Topaketan, Portugaleteko alkate María José Blanco Gavieiro izan zen, eta, erakunde antolatzaile bakoitzeko ikertzaile eta ordezkariekin batera, jarduera batzuk bisitatu zituen, ekimena ezagutzeko.
  • Eider Roblesek, TECNALIAko itsas energia berriztagarrietako ikertzaileak eta ORE4citizens ekimenaren zuzendariak, nabarmendu zuen industriaren eta erakundeen parte-hartzea zientzia modu ludiko eta dibertigarrian herritarrengana hurbiltzeko, eta adin guztietako jendeak oso harrera ona egin diela eta haiengan interesa piztu dutela. "Ilusioz eta gogoz beterik geratu gara. Umeek laborategiko mantala jantzi dute lehen aldiz, eta esperimentuek planteatzen zituzten erronkei erantzun diete. Argi geratu zaigu gehiagorako gogoz geratu direla. Beraz, orain haiekin lanean jarraituko dugu ikastetxeetan, eta gure laborategietako ateak irekiko dizkiegu".

ORE4citizens-i buruz

ORE4citizens partzuergoaren jardueretako bat da ORE4gaua. Europar Batasunak finantzatutako proiektua da, eta Ikertzaileen Europako Gauaren barruan dago kokatuta, zientzia herritarrengana hurbiltzeko, klima-aldaketak euskal kostaldean dituen ondorioak ezagutarazteko eta itsas energia berriztagarriek berotze globalaren aurkako borrokan duten funtsezko eginkizunaren berri emateko.

Hurrengo jarduerei buruzko xehetasun gehiago