Berria

Aniztasunaren Gutunarekin bat egin dugu

2018ko abenduaren 17a

Ingurune inklusiboagoak eta aniztasun handiagokoak eraikitzeko dugun konpromisoa sendotzen ari gara

TECNALIAk Aniztasunaren Gutuna europar adierazpena sinatu du Bilbon Petronorekin, Mutualiarekin eta Siemens Gamesarekin batera. Sinatzeak berekin dakar konpromiso batzuk onartzea genero-berdintasunaren alde ekiteko eta aniztasuna enpresen lehiakortasun-faktore eta faktore estrategikotzat hartzeko.

Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko I. Euskal Kongresuaren aurretik egiten ari diren jardueren barruan egin zen sinadura-ekitaldia, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi-aretoan.  Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren (Confebask) laguntza izan zuen.

Ekitaldian, Rafael Ruíz TECNALIAko Pertsonen Saileko zuzendariak adierazi zuenez, “atxikitze horrek agerian uzten du gure nahia, eta, genero-berdintasunaren arloari dagokionez, lantzen ari garen Berdintasun Plan berriaren ondorioz egingo diren ekintza zehatzen bidez lagunduko diogu asmo horri”.