Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Europako Batzordeak 16 milioi euro inbertitu ditu DIH-HEROn, osasun-arretarako robotikaren berrikuntza bizkortzeko
Osasun-arretarako robotika berritzea eta ezartzea sustatzen du DIH-HEROk (Digital Innovation Hub in Healthcare Robotics). Datozen lau urteotan, plataforma bat izango dugu, elkarrekin lotu dituena enpresak, ikerketa-zentroak, inbertitzaileak eta, oro har, robotika osasun-arretarako erabil dadin interesatzen zaion beste zeinahi erakunde.
Plataforma horren Euskadiko koordinatzaile garen aldetik, berrikuntza horiek integratzen saiatzen gara, eraginkorki erabil daitezen. Ekimen horrek aukera ematen digu aberastasuna sortzeko osasun-arretaren ekosistemako balio-kate osoan: ezagutza partekatzen dugu, alderdi interesatuak elkarrekin konektatzen, eta inbertsioak sustatzen.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila buru duen EAEko DIH on Healthcare (4.0 osasuna) plataformako partaide da DIH-HERO. Besteak beste, hauen laguntza jasotzen du plataformak: Osakidetza, GAIA, IK4, Kronikgune, Vicomtech, Mondragon Korporazioa, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Mondragon Unibertsitatea, BIOEF eta Basque Health Cluster.
Ekimen horrek aldaketa nabarmena dakarkio osasun-arretaren berrikuntzari, eta produktu eta zerbitzu bikainak merkaturatzen ditu, betiere azken kontsumitzailearen, pazientearen, mesederako.
*Proiektu horrek Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 825003 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenaren bidez.