Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Ekonomia zirkularrak eta biofinketak aukera ematen dute eskura dauden baliabideei probetxurik handiena ateratzeko
Produktu ekologikoei, bioeraikuntzari, energia berriztagarriei eta kontsumo jasangarriari buruzko BIOTERRA azokaren 2018ko edizio egin berriarekin bat etorriz, CYCLALG sareak —non parte hartzen baitute Euskadiko, Nafarroako, Paueko eta Tolosako adituek— zenbait garapen aurkeztu zituen algen biofinketarekin, mikroalgen hazkuntza heterotrofikoarekin, biodiesela eta bioproduktuak lortzearekin eta hondakinen balioa gehitzearekin erlazionatuak, denak ala denak ekonomia zirkularraren ikuspegitik hartuta.
Gai horiekiko interes handia agertu zuten ekonomia zirkularrarekin eta mikroalgen biofinketarekin erlazionatutako Euskadiko, Nafarroako eta Akitaniako ia hogeita hamar enpresa eta zentro teknologikok. Jardunaldian, I+Gko zentroen eta industriaren arteko harremanak sendotu ziren, teknologiaren transferentzia bideratu zen, eta ikusi zen zer garapen teknologiko egiten ari diren eskualdean ekonomia zirkularraren inguruan eta zer aukera dauden eskualdeko, estatuko eta mugaz gaindiko lankidetzarako.
CYCLALGen helburua da biodiesela eta balio erantsiko bioproduktuak mikroalgen hazkuntza heterotrofikoaren bidez lortzeko lanen errentagarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren jasangarritasuna hobetzeko prozesu teknologikoak garatzea eta balidatzea, eta haren esparruan egin dira gorago aipatutako garapenak eta jardunaldia.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du CYCLALGen % 65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da POCTEFAren xedea. Lurralde-garapen jasangarriaren aldeko baterako estrategien bidez mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzera bideratzen da laguntza hori.