Berria

H2SITE finalista Emprende XXI sarietan

2023ko apirilaren 21a
h2site

"Edizio honetako finalisten artean, besteak beste, Cimico, Glucovibes, Landatu Solar, Legit. Health eta Líbere enpresak daude"

H2SITE, TECNALIAren partaidetzapeko deeptech startup-a, finalista da Emprende XXI sarietan

Apirilaren 18an, Euskal Autonomia Erkidegoko DayOne Innovation Summit topaketa egingo da. Topaketa horretan, sariak banatuko zaizkie Emprende XXI sariketa irabazi duten enpresa eta startup-ei.

“Startup-en euskal ekosistema” izenburupean, mahai-ingurua egingo da parte-hartzaile hauekin: Asier Alea, Basque Culinary Centerreko Global Development-eko zuzendaria, eta Ibon Iribarren, Linqcaseko CEOa eta Emprende XXI sarien azken edizioaren irabazlea.

Emprende XXI sariak CaixaBank-ek bultzatzen ditu, DayOne-ren bidez. Espainian, ENISAk ere parte hartzen du banaketan, eta Portugalen, BPI bankuak. DayOne Innovation Summit-en, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira, arlo askotako ekintzailetzako joerei buruzkoak, eta networkinga sustatzeko jarduerak ere egingo dira.

Edizio honetako finalisten artean, besteak beste, Cimico, Glucovibes, Landatu Solar, Legit. Health eta Líbere enpresak daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Emprende XXI sarien web ofiziala.

Jardunaldia LABe Dgital Gastronomy Lab-en (Donostia) egingo da, 12:15etik 14:00etara, eta CaixaBankeko, ENISAko eta Euskal Autonomia Erkideko zenbait erakundetako ordezkariek ere parte hartuko dute.