"“Zure X bakantzen dutenak” ezagutzen jarrai dezazun nahi dugu"
“Zure X bakantzen dutenak” kanpainak distira eginarazi nahi dio TECNALIAko talentuari.
Aspaldi hasi ginen agerian jartzen nork bakantzen dituzten ezezagunak eta garatzen dituzten TECNALIAn enpresei eskaintzen dizkiegun soluzio teknologikoak.
Pertsona horiek aurrea hartzen dute; negozio-aukerei antzematen diete, eta, ikerketa aplikatuaren bidez, soluzio bihurtzen dituzte.
Gure garapenaren atzean dauden pertsonak ezagutzen jarrai dezazun nahi dugu, talentuak bultzatzen baitu berrikuntza eta talentuak ahalbidetzen baitu gure jarduera.
Erakundeek ezagutzen dute gure gaitasun teknologikoa, nola lagundu diezaiekegun eta nola jardun dezakegun haiekin elkarlanean, eta badakite berrikuntza gure DNAren parte dela.
Dena den, gure talentua da benetako protagonista. Kanpaina honen helburua da bistaratzea TECNALIAren soluzio teknologikoen garapenaren atzean dauden eta enpresei irabaziak eta gizarteari balioa eman diezazkiegun arduratzen diren pertsonak.
Izan ere, ikerketa aplikatuaren bidez inpaktua sortu ahal izateko, ikertzaile-talde bikain bat behar dugu, zintzotasunez, gardentasunez eta koherentziaz jarduten duena eta gure bezeroengan konfiantza sortzen duena. Gure balioek definitzen gaituzte, eta garenaren parte dira: bezeroa erdigunean jartzen dugu, eta bikaintasunez, berrikuntzaz, konpromisoz eta elkarlanez lan egiten dugu. Eta hori nabaritu egiten da.
“Zure X bakantzen dutenek” aurrea hartzea dute jarrera
TECNALIAn badakigu enpresentzat funtsezkoa dela aurrea hartzea. Izan ere, horrela hauteman ditzakegu garapen teknologikoaren ingurunean dauden negozio-aukerak; horrela sor ditzakegu behar diren soluzio teknologikoak, eta horrela transmiti diezaiekegu balio hori erakundeei.
Izan ere, aurrea hartzea ez da lehenago iristea, hobeto iristeko behar den abiadura izatea baizik. Etorkizunean bizitzea da; ez etorkizunera egokitzea. Beti urrunago eramaten gaituen jarduteko modu bat da. Atzera eta alboetara begiratu gabe liderra izatea da. Berritzea baino askoz gehiago da.
Gogoraraziko dizugu zer jarduera-eremutan garatzen dituzten soluzio teknologikoak “zure X bakantzen dutenek”
Gure aditu-taldeak zenbait jardun-eremutan lan egiten du, hala nola fabrikazio adimendunean, eraldaketa digitalean, trantsizio energetikoan, mugikortasun jasangarrian, osasunean eta elikaduran, hiri-ekosisteman eta ekonomia zirkularrean.
Horietako bakoitzerako, bakandu beharreko hainbat eta hainbat ezezagun daude: zibersegurtasunaren eta adimen artifizialaren erronkak, fabrikazioan alderdi fisikoak eta digitalak bat-egitea, teknologiak pertsonen osasunean duen eragina, klima-erronka eta gizarte hobea sortzeko konpromisoa, besteak beste.
Elkarlanean irits gaitezke urrunago eta azkarrago, inpaktu ekonomikoa eta soziala sortzeko.
Aurrean dugun erronka bakoitzean, talentu handiko ikertzaileak ditugu, soluzio paregabeak eskatzen dituzten arazo ezezagunak ebazten dituztenak.
Arazo horiek erakundeei eragiten diete edozein tamaina dutela ere, eta ez dute zertan beraiek bakarrik ebatzi.