Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Glizerina funtsezko molekula bat da, biofindegi baten eskeman, jatorri berriztagarriko bioproduktuak ekoizteko
TECNALIAk sintesi-prozesu berritzaile bat garatu du, biodiesela ekoiztean gelditzen den glizerina gordina erabili ahal izateko jatorri berriztagarria duten hot-melt erako itsasgarriak egiteko. Prozesu horretan, glizerina gordin horri aurretratamendu batzuk egiten zaizkio, arazteko eta kontzentratzeko; ondoren, poliol eta poliuretano bihurtzen da, eta horiek erabiltzen dira itsasgarriaren formulazioan.
Sintetizatutako poliolen kalitatea egiaztatzen ari da oinetakogintzaren sektorean erreferentzia den institutu bat, baita produktu berriztagarri horren interesa ebaluatzen ere.
Erabilera ugarienetakoa duen produktuetako bat da glizerina edo glizerola, eta industriako produktu asko egiteko erabiltzen da. Gaur egungo egoera kontzeptu batzuen ondorioa da: ekonomia zirkularra, bioekonomia eta baliabideak erabat erabiltzea. Abagune honetan, indar berria hartu du glizerolari balioa emateak, erabilera tradizionaletik haragoko aplikazio berritzaile potentzialak dituelako industria kimikoan (erretxina alkidikoen eta poliuretanoen sintesia), elikagaigintzan, farmazia-industrian, kosmetikan, itsasgarri, pintura eta laken industrian, eta lehergaienetan, besteak beste.
Ekonomia zirkularreko eta mikroalgen fintze integraleko CYCLALG proiektua da garapen horien sustatzailea. Mikroalga heterotrofikoetan oinarritutako mugaz gaindiko biofintze-eredu bat sustatzea du helburu proiektuak.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du CYCLALGen % 65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da POCTEFAren xedea. Lurralde-garapen jasangarriaren aldeko baterako estrategien bidez mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzera bideratzen da laguntza hori.