"Sektore nuklearrerako intentsitateko eta tentsioko lau transformadore-mota kualifikatzeko prozesua gauzatu dugu"
Frantziako sektore nuklearrerako neurketa-transformadoreen gaineko saiakuntzak
TECNALIAk neurketa-transformadoreen gaineko kualifikazio-saiakuntzak egin ditu, bere laborategi elektrikoan, sektore nuklearraren segurtasun-eskakizunak betetzen direla bermatzeko.
Frantzia da elektrizitatea sortzeko mixean nuklearren ehuneko handiena duen herrialdea, urteko bere elektrizitate-ekoizpenaren % 70era iristen baita energia nuklearraren bidez sortutakoa. Horren eta sektoreak segurtasun-arloan dituen eskakizun handien ondorioz, ekipamendu elektriko fidagarri eta erresilienteen eskari handia dago Frantziako merkatuan.
Sektore nuklearrerako intentsitateko eta tentsioko lau transformadore-mota kualifikatzeko prozesua gauzatu du TECNALIAk.
Frantziako talde handi batek gidatu du kualifikazio-prozesua; egoera txarrenetan ere transformadoreek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko berariaz diseinatutako saiakuntza-sekuentzia berritzaile batzuk izan dira.
Prozesuan saiakuntza elektrikoak eta bibrazio-saiakuntzak egin dira. TECNALIAk zenbait saiakuntza elektriko egin ditu, hala nola dielektrikoei, neurketa-transformadoreen doitasunari eta zirkuitulaburrei buruzkoak, besteak beste. Halaber, VIRLABek lagundu du bibrazio-saiakuntzak egiten.
Neurketa-transformadoreei esker, zentral nuklearren parametro elektrikoak neur daitezke, eta, beraz, funtsezko elementuak dira haien segurtasun-sistemetan. Oro har, egindako saiakuntza-sekuentziek aukera eman dute egiaztatzeko saiakuntzan erabilitako transformadoreek gaitasuna dutela egoera txarretan behar bezala funtzionatzeko gai direla, egoera haietan kritikoagoa baita haien erabilera.