Berria

Ziberresilientziari buruzko Europako Legea betetzen laguntzen diegu enpresei

2024ko abenduaren 27a
Apoyamos a las empresas en el cumplimiento de la Ley Europea de Ciberresiliencia

"Lege-esparru horrek Europar Batasunean merkaturatzen diren eta elementu digitalak dituzten produktuetarako (hardwarekoak zein softwarekoak) zibersegurtasun-baldintzak deskribatzen ditu"

TECNALIA enpresen aliatu gisa nabarmentzen da, berriki indarrean jarri den Ziberresilientziari buruzko Europako Legeari (CRA) begira

TECNALIA enpresen aliatu gisa nabarmentzen da, berriki indarrean jarri den Ziberresilientziari buruzko Europako Legeari begira Lege-esparru horrek Europar Batasunean merkaturatzen diren eta elementu digitalak dituzten produktuetarako (hardwarekoak zein softwarekoak) zibersegurtasun-baldintzak deskribatzen ditu. Lege horren arabera, fabrikatzaileek produktuen segurtasuna bermatu beharko dute haien bizi-ziklo osoan zehar.

Berariazko zibersegurtasun-estandarrak

Zibersegurtasuna funtsezkoa da erakundeen jarraitutasunerako eta erresilientziarako. Europar Batasunak berriki Cyber Resilience Act (CRA) onestearen ondorioz, enpresek berariazko segurtasun-estandarrak ezarri behar dituzte beren produktuak zibermehatxuetatik babesteko. Pasa den urrian argitaratu zen, eta 36 hilabete geroago hasiko da aplikatzen. Kasu batzuk nahitaez bete beharrekoak dira.

CRAk segurtasun-baldintzak ezartzen ditu Europar Batasunean elementu digitalak dituzten produktuak diseinatzen, fabrikatzen edo banatzen dituzten enpresentzat. Funtsezkoa da ETEak baldintza horietara egokitzen hastea.

CRA betetzeko ebaluazioa eta plangintza

CRA betetzeko, gomendatzen dugun lehen urratsa da enpresek azter dezaten nolako egoeratan dauden gaur egun produktuen zibersegurtasunari dagokionez. Horri esker, hobetu beharreko arloak eta baldintzetara egokitzeko berariazko beharrak identifikatu ahal izango dira.

Ebaluazio horren ondoren, hurrengo urratsa izango da ekintza-plan bat definitzea, non neurri zehatzak jasoko baitira CRAk ezartzen dituen baldintzak pixkanaka inplementatzeko eta etorkizuneko ziurtapena lortzeko aurrera egiteko dagokien produktuetan.

CRA betetzeko esperientzia

Egokitze-prozesu horretan laguntzeko behar diren esperientzia eta ezagutza ditu TECNALIAk. Zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Diagnostikoa.
  • GAP analisia.
  • Ekintzak planifikatzea.
  • CRA betetzeko laguntza.

Horretaz gain, “SOCs (Security Operations Center) eta Ciber arloko ziurtagiriak 2024ko Programak” eskaintzen duen aukeraren berri eman nahi dizugu. Programa horrek laguntza ekonomikoa ematen die zibersegurtasun-ziurtagiriak lortzera (CRArekin lotutakoak barne) bideratutako jarduketak egiten dituzten EAEko ETEei.

Ziurtatu nahi baduzu zure enpresak erresilientzia izango duela zibermehatxuen aurrean, gonbidatzen zaitugu dirulaguntzen deialdi hori aprobetxatzera eta TECNALIAren laguntza izatera. Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, prozesuari buruzko informazio gehiago eta aholkularitza jasotzeko, eta jakiteko nola lagundu diezazukegun CRAren baldintzak betetzen.

FORMULARIO HONEN bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.