Berria

Soinean eramateko gailuen aukerak segurtasunaren eta osasunaren arloan

2018ko abenduaren 18a

Zenbait enpresa, hala nola Iberdrola,segurtasunaren arloan, eta Osatek,osasunaren arloan, teknologia horiek dakartzaten aukeren inguruko eztabaidan murgilduta daude

“Soinean eramateko teknologiekin" erlazionaturiko 52 profesional elkartu ziren Bilbon abenduaren 12an eskaintza eta eskaera gerturatzeko eta lankideta- eta ekintzailetza-aukerak aztertzeko asmoz.

Jardunaldi horretan, Iberdrola, Ertzaintza, Portuko Agintaritza eta Osatekek, besteak beste, aurkeztutako txosten interesgarriez gain, zenbait lan-mahai antolatu ziren, soinean eramateko teknologiak segurtasunaren eta osasunaren sektoreetan eskaintzen dituen aukerak eta erronkak zehazteko.

Esate baterako, lan-segurtasuna eta monitorizazioa, eta eraginkortasunarekin eta ROIarekin zerikusia duten erronkak; horiek izan ziren parte-hartzaileek adierazitako gairik aipagarrienak. Ondorio horiek baliagarriak izango dira Bilbao Ekintzak eta TECNALIAk (topaketa honen antolaketan parte hartu zuten) lankidetza- eta ikerketa-bideak ikus ditzaten oraindik gainditu gabe dauden oztopoak gainditzen laguntzeko.

Informazio gehiago

Soinean eramateko gailuen arloko proiektuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri harremanetan nieves.murillo@tecnalia.com">Nieves Murillorekin.