Aktibo teknologiko

ARMASSIST: Laguntza-robota, goiko gorputz-adarren errehabilitaziorako

Armassist

ARAZOA/AUKERA

Istripu zerebrobaskularraren prebalentzia oso handia da, eta hazten ari da: 15 milioi pertsona urtean, eta 45.000 milioi euroko gastua Europar Batasunean, istripu zerebrobaskularren osteko errehabilitazioan. Istripu horien ondoriozko mugimendu-nahasmenduak errehabilitatzea da gastu horren zati garrantzitsu bat.

Era berean, arreta autonomoagoa eta eskalagarriagoa behar da, eta klinikatik kanpo ere transferitzeko modukoa izan behar du. Robot bidezko urruneko errehabilitazioak eman dezake arreta hori.

Eskura dauden irtenbideak garestiegiak dira klinika/etxe txikietarako, edo sinpleegiak laguntza eta jarraipen-terapia egokiak emateko.

Merkatu potentziala

  • Errehabilitazio robotikoaren merkatuak 220 milioi dolar mugitu zituen 2015ean, eta, aurreikuspenen arabera, 1.200 milioi dolarrera iritsiko da 2022an.
  • Bolumen horretatik % 85 goiko gorputz-adarretarako da.

Egindako ekarpena

  • TRL 8
  • Bi patente-familiak eta bi software-erregistrok babesturiko teknologia
    • WO2009141460: Gailu eramangarria, goiko gorputz-adarren errehabilitaziorako
    • EP3263087 Gailu eramangarria, goiko gorputz-adarren errehabilitaziorako
    • Software erregistratua: Control Firmware for Armassist Device – US Copyright Office 1-5174081201 and Rehabilitation Platform Sotware – US Copyright Office 1-5174081267
  • Prototipo industrial operatiboa

Bila

  • Lizentziaduna
armassist-brochure-mini-tecnalia

ARMASSIST katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa

Patenteak

Aliasa

Erregistro-zenbakia

Portable device for upper limb rehabilitation

WO2009141460

Portable device for upper limb rehabilitation

EP3263087