ELCODE katalogoa (ingelesez)
ELCODE elektrodoen bidez kontrolatutako administrazio transdermikoko sistema bat da. Iontoforesi-teknologian dago oinarrituta, eta ezaugarri bakarrak ditu askatutako substantziaren denbora eta espazioa kontrolatzeko.
ARAZOA/AUKERA
Sendagaiak transdermikoki ematea beti ikusi izan da minik gabeko soluziotzat; autoadministratzeko modukoa da, tokian-tokian ematekoa, betiere injekzioekin, ahotiko administrazioarekin eta bestelako metodoekin alderatuta.
Sendagai transdermikoak (adabaki pasiboak) administratzeko tradizioak baditu oraindik ere hainbat erronka, beste administrazio-metodo batzuk ordezteko.
Hasteko eta behin, ezin dio eutsi administrazio-mailari, odol-sistemara iristeko arriskua baitu (gibelean edo urdailean bigarren mailako konplikazioak eraginez eta efektua desagertuz), eta ez da hain eraginkorra tratatu beharreko eremurako.
Bestalde, entregatzeko ibilbidea ezin da kontrolatu eta lineala da, eta saihestu egiten du pazientearen beharretarako tratamendu pertsonalizatua. Gainera, funtsezkoa da molekularen pisua, molekula oso astunak ezin baitira sartu larruazalean barrena.
Merkatu potentziala
Merkatu globalaren neurria eta zifrak:
- Sendagaien hornidura transdermikoa: 31,6 bilioi dolar (2015). Urteko hazkunde-tasa konposatua, % 12
- Sendagaien hornidura iontoferesi bidez: 5 bilioi dolar (2017)
Kosmetikoen merkatuan ere aukera garrantzitsua aurreikusten dugu.
Egindako ekarpena
- Prototipo aurreindustriala TRL6
- Jabetza intelektualaren babesa (EP3421080 eta diseinu industriala erregistratuta)
- Elektrodoen diseinuari buruzko ezagutza patentatuak