Berria

70 ekintzaile baino gehiago interesatu dira gure Deep Tech ekimenetan

2023ko urriaren 26a
Foro de Talento Emprendedor TECNALIA Ventures

Euskal Herriko Unibertsitateak eta TECNALIA Venturesek, TECNALIAren Deep Tech Venture builderrak, 70 ekintzaile potentzialen interesa piztu dute Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egindako Talentu Ekintzailearen Foroan.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta TECNALIA Venturesek, TECNALIAren Deep Tech Venture builderrak, Deep Tech ekimenetan interesa duten 70 ekintzaile baino gehiago erakarri dituzte Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egindako Talentu Ekintzailearen Foroan.

Urriaren 4an, asteazkena, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta TECNALIA Venturesek (TECNALIAren Deep Tech Venture builderrak) Talentu Ekintzailearen Foro bateratua egin dute, eta Deep Tech ekimenetan interesa duten 70 ekintzailek baino gehiagok parte hartu dute. Foroan, bi erakundeek oinarri teknologikoko ekintzailetza-ekimenak aurkeztu dituzte, beren talde sustatzaileak indartzea xede dutenak. 

Foroa hauek ireki dute: Jon Barrutia, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa; Jesús Sanz, TECNALIAko Negozio Estrategiako zuzendaria; Noemi Peña, EHUko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria; eta Goizalde Hernando, EHUren Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterreko zuzendarikidea (MBAe3). 

TECNALIAren startup-ak eta ekintzailetza-ekimenak

TECNALIAk honako ekimen eta startup hauek aurkeztu zituen Talentu Ekintzailearen Foroan: 

  • W2UWANT: azken miliako logistika optimizatzeko soluzioa. 
  • H2SITE: deep tech startup bat da, hidrogenoa in situ bereizteko eta ekoizteko mintz-erreaktoreen fabrika bat duena eta hidrogeno-garraiorako soluzioak eskaintzen dituena. 
  • IZPITEK:: deep tech startup bat da, egitura-osagai arinetan integratutako produktu fotovoltaikoak garatzen diharduena. 
  • BIOKEMIK: deep tech startup bat da, baliabide berriztagarrietatik abiatuta balio erantsi handiko produktu eta prozesu biokimiko eta jasangarriak garatzen dituena. 

EHUren startup ekintzaileak

EHUk sustatutako startup hauek aurkeztu zituzten Talentu Ekintzailearen Foroan:

  • UBYKO: azken miliako logistikarako robotika eta automatizazioa.
  • ROSEO: hiri-energia eolikoan diharduen startup bat da.
  • TRODEXA: elikadura-ekitaldien eta -produktuen marketplace bat eskaintzen duen startup bat da.
  • ALETHIA: baso-digitalizazioan diharduen startup bat da.
  • WITALGAE: elikadura-sektorerako mikroalga-biomasa merkaturatzen duen startup bat da.

Aldebiko bilerak ekintzaileen eta sustatzaileen artean

Startupen eta ekintzailetza-ekimenen ordezkariek, aurkezpenak amaitu ondoren, aukera izan zuten interesa zuten pertsonekin aldebiko topaketak egiteko, haiek talde sustatzaileetan nola molda zitezkeen baloratu ahal izateko.