“Do First, Do Better” lemaren pean, ekitaldiak sektoreko hainbat lider bildu zituen berrikuntzaz eta lankidetzaz jarduteko
Abenduaren 12an, bazkide diren enpresentzako gure lehen ekitaldi esklusiboa egin genuen, eta mugarri izan zen gure erakundearentzat. “Do First, Do Better” lema inspiratzailetzat hartuta, jardunaldiak oso harrera ona izan zuen, eta hainbat sektoretako liderrak bildu zituen, etorkizunari buruzko ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko.
Ekitaldi honek hasiera eman dio lankidetza eta berrikuntza indartuko duen topaketa-sorta bati
Ekitaldian, parte-hartzaileek aukera hauek izan zituzten:
- Zuzen-zuzenean entzun zuten, gure presidente Alex Belaustegui eta zuzendari nagusi Jesús Valeroren eskutik, nola hartu aurre aldaketei eta nola bihurtu erronkak aukera, enpresentzat lehiarako abantaila izan daitezen.
- Zenbait aurkezpen inspiratzaile ikusi zituzten; adibidez, mundu osoan ezagunak diren Xavier Marcet eta David Alayón adituenak.
- Gai honi buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuten: zer eraldaketa nagusi izaten ari diren mugikortasun jasangarrian, elikaduran, fabrikazio adimendunean, trantsizio energetikoan eta transformazio digitalean. Moderatzailea Agustin J. Sáenz izan zen, gure Estrategia, Merkatu eta Teknologiako zuzendaria.
Energia eta berotasun handia izan zen ekitaldian. Joaterik izan ez zenutenek unerik gogoangarrienak ikus ditzakezue sare sozialetan eta laburpen-bideo honetan:
Ekitaldi hau hasiera baino ez da izan, topaketa-sorta bat egingo baitugu bazkideen arteko lankidetza eta berrikuntza indartzeko helburuz. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten enpresa guztiei, erakutsi duten konpromiso eta lankidetzagatik, eta espero dugu etorkizuna elkarrekin eraldatzen jarraitzea.
Oraindik bazkide ez bazara eta eraldaketa honen parte izan nahi baduzu, hemen duzu informazio gehiago: Egin TECNALIAren bazkide Zure zain gaude!