Berria

Asier Rufino, TECNALIA VENTURESeko CEOa, EBN Congress 2023 biltzarrean

2023ko uztailaren 7a
EBN Congres Ventures

“Topaketan, inpaktuko deeptech negozio-aukerak bizkortzeko programak sortzeko jardunbide onenak azaldu ziren”

Asier Rufinok, TECNALIA Ventureseko CEOak, European Business and Innovation Centre Network Congress 2023 biltzarrean parte hartu du

Asier Rufinok, TECNALIAren deeptech Venture Builder den TECNALIA Ventureseko CEOak hizlari gisa parte hartu zuen EBN 2023 biltzarrean, hots, inkubagailu, azeleragailu, zientzia-parke, berrikuntza-zentro eta berrikuntzaren sustatzaileen Europako topaketarik handienean.

Asierrek “What are the key success factors for an impactful deep tech support programme?” panelean parte hartu zuen, Irene Fialka (INiTSeko CEOa), Juergen Jaehnert (bwcom GmbHko CEOa) eta Panayiotis Philimisekin (CyRIC eta Gravity Ventures Incubatoren sortzailea) batera.

Jardunbide onenak: nola sortu negozio-aukerak bizkortzeko programak?

Panelean, jardunbide onenak azaldu ziren ga hauen inguruan: nola sortu inpaktuko deeptech negozio-aukerak bizkortzeko programak; zer estrategia dauden esparru akademikoari ekonomian eragina izaten laguntzeko; nola doitu produktuak merkatuaren beharretara; eta nola aurkitu bezeroak eta bazkide industrialak.

Ekitaldiaren xehetasun guztiak EBN 2023 biltzarraren webgune ofizialean kontsultatu daitezke.