Bezero korporatiboekiko BIND bizkortze-programaren 9. deialdia zabalik dago, eta irailaren 6an amaituko da izena emateko epea.
Berrikuntza Irekirako eta Startup-ak Bizkortzeko BIND Programaren 9. deialdia zabalik dago, eta izena emateko epea irailaren 6an (ostirala) amaituko da. Etorkizun handieneko soluzio teknologikoak bilatzen ditu programak, bezero korporatibo potentzialei soluzio gisa aurkezteko, proiektu errealetarako sarbidea izan dezaten.
BINDek, TECNALIA Venturesen laguntza baitu, startup-en talde dinamikoak eta enpresa finkatuak lotzen ditu. Enpresen eraldaketa digitalerako barne-erronkei kanpoko soluzioak ematen dizkie, eta, aldi berean, startup-ek merkataritza-trebetasunak gara ditzaten eta tokiko ekosisteman murgil daitezen sustatzen du, eta, hala, negozio-aukera berriak katalizatzen ditu.
Programaren ikuspegiak jabetzari eusten eta erreferentziazko bezeroak lortzen laguntzen die startup-ei; zehazki, 70 bezero korporatibori, besteak beste. Eskatzen diren teknologia disruptiboez gain, industriaren egungo erronkei heltzen dieten 12 erabilera-kasu lehenetsi dituzte BINDen bezero korporatiboek.
BIND
BINDek EAEko Industriaren Berrikuntza Irekiko Plataforma gisa finkatu nahi du bere burua, eta lurraldeko negozio-aukerak katalizatzen dituen ekimen publiko-pribatua izan.
70 partner enpresak, 40tik gora mentore aditu eta berrikuntza-eragilek eta 20 inbertitzailek osatzen dute BIND ekosistema. Guztiek konpromisoa hartu dute enpresei laguntzeko, bizkortze-zerbitzuak emateko eta berrikuntza irekiko proiektuak egiteko kalitatezko plataforma bat sortzeko.
Informazio gehiago
Izena emateko, albisteko goiko estekaren bidez sar zaitezke. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan TECNALIA Venturesekin, eta atsegin handiz argituko dizkizugu.
BINDi eta plataformak egiten dituen jarduerei buruz gehiago jakin dezakezu hemen.
Gogoratu izena emateko epea irailaren 6an amaituko dela. Eman izena eta ez geratu lekurik gabe!