Berria

Banku-industriako ordainketen segmentua aztertzen dugu

2023ko uztailaren 27a
aurea

“Aurea Pay & Pass start up deeptech bat da, NFC/RFID soluzioak eskaintzen dituena cashless ordainketetarako eta sarbideak kontrolatzeko"

TECNALIAren partaidetzapeko AUREA startup deep tech enpresak banku-industriako eta finantza-zerbitzuetako ordainketen segmentua aztertzen du.

Frost & Sullivan nazioarteko aholkularitza-enpresak hazkundea azkartzen eta beren kategorian posizio onenak lortzen laguntzen die bere bezeroei, eta TECNALIAren partaidetzapeko AUREAstartup deep tech enpresaren lankidetza izan du “Internet of Things (IoT) Start-up Tracker – Payment" izeneko ikerlana egiteko.

Ikerlanak bankuen eta finantza-zerbitzuen industriako ordainketen segmentua aztertzen du. Baliabide bat da ekosistemako parte-hartzaileei sektoreko erronkei ekiteko soluzioen hornitzaileak identifikatzen laguntzeko. Xehe-xehe aztertzen ditu azken erabiltzaileari balioa eransteari begira prozesuak ordainketa-zerbitzu bihur ditzaketen gauzen Interneten arloko start-up-ak eta nitxo-agenteak.

Informazio gehiago Aurea Pay & Pass-i buruz

Aurea Pay & Pass start up deeptech bat da, NFC/RFID soluzioak eskaintzen dituena cashless ordainketetarako eta sarbideak kontrolatzeko. Konpainiak NFC/RFID soluzio bat du, edozein formatutan integratua (eskumuturrekoa, txartela, etab.) eta moldagarria, zeina era guztietako talde eta erakundeek balia baitezakete beren erabiltzaileei ordaintzeko esperientzia berri bat eskaintzeko, esperientzia arina eta eraginkorra, eta partaide izatekoa, eta, aldi berean, sarbideak kontrolatzeko beste NFC/RFID gailu batzuekin interakzioan aritzen dena.