Berria

Biogasetik hidrogeno purua era jasangarrian ekoizteko teknologia berritzailea, Europa osoan onartua

2019ko azaroaren 29a

Bihurketa mintz-erreaktoreekin eta etapa bakar batean eginez, % 70 baino gehiago handitzen da efizientzia

Fuel Cells and Hydrogen Joint Undertaking (FCH JU) sozietateak berrikuntza onenetakoen artean aukeratu du biogasa etapa bakar batean eta mintz-erreaktore berritzaileak erabiliz hidrogeno puru bihurtzeko teknologia, eta FCH JU Awards 2019 sarietako hautagai bat da, beste 10 garapenekin batera.

Prototipoak egunero 100 kg hidrogeno puru ere ekoitz ditzake. Sistemaren muina mintz-erreaktorea da: 125 mintz zeramiko ditu, eta biogasa eraldatzeko berariaz garatutako katalizatzaile berri bat erabiltzen du.

Erreaktore berritzaile horrekin, efizientzia areagotzen da (% 70 baino gehiago), eta osagaiak aurrezten dira. Sistema laborategian probatuko da 500 orduz, eta, ondoren, biogas-instalazio erreal batean jarriko da, Portugalen, epe luzeko probak egiteko.

Sistema hori eta aukeratu dituzten gainerako berrikuntzak ikerketako, industriako eta erakunde publikoetako eragileen arteko lankidetza bidez garatzen ari dira, eta karbonorik gabeko gizarte baterantz egin beharreko eraldaketa azkartu dezaketen mundu mailako soluzioetako batzuk dira. Zuntz-erreaktorea BIONICO Biogas membrane reformer for decentralized hydrogen production ekimenaren parte da.

            logo EU            logo FCH Fuel Cells and Hydrogen jpoint undertaking

FCH JU sozietate publiko-pribatu bat da, eta hidrogenoarekin erlazionatutako erregai-zeluletako eta energia-teknologietako ikerketa, garapen teknologikoa eta frogatze-jarduerak sustatzen ditu, nagusiki.

Argibide gehiago