Berria

Hidrogeno berdearen teknologiak garatzen ari gara: sorkuntza, mugikortasuna eta industria-erabilera

2024ko uztailaren 16a
Tecnalia lidera H2PLAN desarrollo de tecnologías de hidrógeno

"Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Energiaren eta Hidrogeno Berriztagarrien Plan Osagarrien parte da H2Plan, eta hidrogeno berdearen teknologiak garatzeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatzen da"

Hidrogeno berdearen teknologiak garatzeko (sorkuntza, mugikortasuna eta industria-erabilera) H2PLAN ekimenaren buru gara

Aurreikusten da hidrogeno berdearen teknologiek hidrogenoa sortzeko modua eraldatuko dutela eta efizienteago eta jasangarriago egingo dutela. 2021 programako bi Elkartek proiektuk osatzen dute H2Plan: H2BASQUE, Euskal Autonomia Erkidegoan hidrogenoaren ekonomia sustatzeko teknologiei buruzkoa, eta ERABILH2, azken aplikazioetan H2-an oinarritutako gailuen integraziorako eta eragiketa optimorako soluzio aurreratuei buruzkoa eta mugikortasunera eta industria-erabilerara bideratua.

H2PLANen helburuak

H2PLANek, TECNALIA buru duela, helburu bikoitza du. Alde batetik, hidrogeno berdea sortzeko funtsezko osagaien garapenean aurrera egitea teknologia berritzaileen bidez, hala nola AEM elektrolisia (anioiak trukatzeko mintza), PEM elektrolisia (protoiak trukatzeko mintza) eta ziklo termokimikoen bidez hidrogenoa sortzea.

Bestetik, bultzatzea EAEko Ikerketa Sareko eragileek mugikortasun- eta industria-aplikazioetan hidrogenoa erabiltzeko teknologien inguruan lankidetzan jardun dezatela, eta haien lehiakortasuna eta bikaintasuna bermatzea.

TECNALIAren eginkizuna

H2BASQUEren kasuan, TECNALIAk AEM eta PEM elektrolizagailuetarako osagaiak garatzen ari da, hala nola mintzak, katalizatzaileak, elektrodoak eta plaka bipolarrak. Horretaz gain, elektrolizagailuen prototipoak integratzeko eta baliozkotzeko lanak egiten ari da. Garapen horiekin, TECNALIAren azken helburu hau lortu nahi du: hidrogeno berdea kostu lehiakorrean sortzea, askotariko materialak eta konfigurazioak erabiliz.

TECNALIAk, ERABILH2n, propultsio-sistema alternatibo sendo, fidagarri eta jasangarriak ikertzen eta garatzen hartzen du parte, bereziki, PEMFCrekin trakzionatutako ibilgailuak dimentsionatzen eta optimizatzen lagunduko duten biki digitalak ikertuz eta garatuz.

Espero da fidagarritasun eta sendotasun handiagoko soluzioak eskaintzea industriari, eta, horrenbestez, egungo soluzioen kalitatea eta efizientzia hobetzea.