Berria

Garraio astuneko flotetarako hidrogeno-soluzio berriak ikertzen ari gara

2024ko urriaren 24a
vehículo pesado electrico

"TECNALIAn aktiboki ari gara lanean salgaien errepideko garraioa deskarbonizatzearen arloan"

Hidrogenoan oinarritutako soluzio teknologikoak garatzen ari gara, garraio astuneko floten mugikortasun adimenduna eta jasangarria sustatzeko

Alberto Justok (TECNALIAko ikerlaria eta Alcaláko Unibertsitateko Sistema Adimendunetako doktoregoko ikaslea) "An Infrastructure-based Localization Method for Articulated Vehicles" txostena aurkeztu du European Conference on Computer Vision (ECCV) biltzarrean, Milanen. Lanaren gaia da ibilgailu artikulatuak aurkitzeko algoritmo bat, ibilgailutik kanpoko LiDAR sentsoreetan oinarritua: gune logistikoetan aparkatze autonomoko maniobrak egiteko sistema sendo bat ematen du, aldaketarik behar ez duena.

Ibilgailu artikulatu astunen dinamikak direla-eta, konplexua izaten da aparkatzea eta distantzia luzeetan gidatzea. Horregatik, soluzio automatizatuek aukera ematen dute efizientzia eta segurtasun handiagoz gidatzeko zenbait ingurunetan, hala nola gune logistikoetan, hangarretan eta abarretan. Técnicas Reunidas buru duen SHINE-FLEET ekimena aktiboki ari da lanean salgaien errepideko garraioa deskarbonizatzearen arloan. 

TECNALIAk garatzaile teknologiko dihardu garraio astunaren mugikortasun autonomoaren barruan: ibilgailu astunak lokalizatzetik hasi, eta horien kontrol automatizaturaino.

Ibilgailuaren sentsorikaren mende ez dagoen soluzio teknologiko bat

Lan hau aurretik egin gabeko soluzio bat da, gaur egun arte ezarritako soluzio guztiak ibilgailuko sentsorikaren mende baitzeuden. Garapena ibilgailu artikulatuen hiru motatan probatu da, sentsore errealak erabiliz eta benetako ingurunean inplementatuz.

Shine-Fleet proiektua Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) finantzatzen du partzialki, eta partzuergoa enpresa hauek osatzen dute: FM Logistic, Avia Ingeniería, Carbotainer, Cikautxo, Idneo, Fractalia eta Técnicas Reunidas.