MindTech Azokan izan gara, CTAG-rekin batera; metalaren industriako eta hari loturiko teknologien erreferentzia da azoka hori.
Ahalegin eta ahalmenak batzen ditugu CTAG-rekin, Espainia mugikortasun berriari eta industrien eraldaketari buruzko eztabaidaren abangoardian kokatzeko asmoz.
Joan den astean Mindtech azoka egin zen IFEVIn, Vigoko erakustazokan. Azoka hori polo iberikoko industria-sektorearen erreferentzia da; han elkartzen dira metalaren industriako eta hari loturiko teknologien sektoreetako enpresa liderrak, bai Espainiakoak bai nazioartekoak.
CATG Galiziako Automobilgintzaren Zentro Teknologikoarekin batera egon gara han stand batean, eta gure lankidetza-hitzarmena sendotu dugu 4.0 industriarako eta mugikortasunerako I+G-Ba bultzatzeko.
Aurkeztutako garapenak eta teknologiak
- 4.0 industrian ergonomia eta osasun posturala hobetzeko teknologiak: exoeskeletoak
- Jarduera-esparru batzuetan fabrikazio aurreratuaren eta robotikaren erronkei aurre egiteko teknologiak: robot etiketatzaile bat eta SCAN-N-PLAN robota. Azken horrek ibilbideak aldez aurretik programatu beharrik gabe egiten ditu operazioak piezetan. Horri esker, hainbat erreferentzia arinago, erosoago eta malgutasun handiagoz egin daitezke.