"Automobilgintza-industria CO2-emisioak murrizteko soluzioak aztertzen ari da, aluminio birziklatua altzairuaren alternatiba gisa jarrita"
TECNALIAn, CIE Automotiverekin batera, aluminio birziklatuaren forjaketa-prozesu bat garatzen ari gara
CIE Automotiverekin batera, aluminio birziklatua forjatzeko prozesu bat garatu dugu, aluminio primarioa ekoiztearen kostu energetiko handia gainditzeko. Automobilgintza-sektorea CO2-emisioak murrizteko hainbat soluzio ikertzen ari da. Aukeretako bat da altzairuaren ordez aluminio birziklatua erabiltzea.
Aluminio birziklatuaren propietateak
Lantzen ari garen Deskar30 ekimenak erakusten du aluminio birziklatuzko aleazioek aluminio primarioaren antzeko propietate mekanikoak lortu ditzaketela. Horrek automobilentzako piezen kalitatea eta segurtasuna bermatzen ditu. Halaber, pieza forjatuen fabrikazioan karbono-aztarna murrizten lagundu lezake aurrerapenak.
Aluminio-aleazioaren zenbait bertsiotan egindako ikerketak agerian uzten du aleazio birziklatuen propietateak eta aluminio komertzialarenak ia parekoak direla; diferentzia txiki batzuk besterik ez daude, fabrikazio industrialaren prozesuari egoztekoak.