Berria

ZAYERekin batera teknologiak eskalatzea bizkortzen dugu

2024ko azaroaren 14a
Agilizamos junto a ZAYER el escalado de tecnologías

"Bi erakundeek ikerketa bultzatzen dute makina-erremintaren sektorean, TECNALIAk Kronos 3000 makina bat erosi ondoren"

TECNALIAk duela hamabost urte baino gehiagotik lagun egiten dio ZAYERi, makina-erremintaren sektorearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko

ZAYERekin batera, beste urrats bat egin dugu duela 15 urte baino gehiagotik dugun lankidetzan, Kronos 3000 makina erosita.

Helburua da ikerketa bultzatzea mekanizazio-soluzioak eta makina-erremintak optimizatzean eta prototipatzean, hartara enpresetan garapen berriak bizkorrago ezartzeko eta ideia edo garapen teknologiko bat sortzen denetik merkaturatu arte igarotzen den denbora minimizatzeko.

Kronos 3000 makina

Kronos 3000 makina, zeina TECNALIAren egoitzan instalatu baita, zutabe mugikorreko fresatzeko makinen familia bat da, eta pieza handiak doitasunez eta malgutasunez mekanizatzeko diseinatua da. Zenbait ezaugarri direla eta, eskakizun zorrotzak dituzten materialezko piezak lantzeko ekipo egokia da:

  • Ibilbide zabalak ditu hiru ardatzetan
  • Potentzia handia du, 60 kw-erainokoa, eta 6.000 rpm-ko ardatz-abiadura

Diseinu ergonomikoa eta karenatze estankoa dituenez, segurtasunez eta efizienteki egiten ditu mekanizazio-prozesuak; produktibitatea optimizatzen du, eta doitasuna bermatzen, 0,008 milimetroko kokatze-ahalmenarekin.

Proiektu propioak zein beste enpresa batzuentzako proiektuak gauzatzeko erabiliko du TECNALIAk, baina hirugarrenek ezin izango dute zuzenean erabili.

Mekanizazio-prozesuen automatizazioa eta efizientzia

Makina berria instalatuta, ZAYERek zenbait ikerketa-erronkari heldu nahi die, besteak beste:

  • Pieza handien mekanizazio-prozesuen automatizazioa eta efizientzia, interes handiko arloa baita, adibidez, energiaren eta aeronautikaren sektoreentzat.
  • Teknologia berrien integrazioan aurrera egitea, produktibitatea hobetzeko eta jarduerarik gabeko denborak murrizteko; eta, halaber, soluzio jasangarriagoak eta ingurumen-inpaktu txikiagokoak esploratzea.

TECNALIAk teknologia berriak garatzen duen ezagutza jarriko du, makinetan gehitzeko eta errendimendu handiko makinen belaunaldi berri baterantz eboluzionatzeko doitasunari, dinamikari, fidagarritasunari eta automatizazioari dagokienez.